
Genero berdintasuna
Haurrak
2 urtetik aurrera
Euskera
1 ordu
12:00 - 13:00
4 Uztailak, 2026
PATATA TROPIKALAk sortutako antzezlan honetan, Peli Izeba Joxeparen baserrira joango da egun batzuk pasatzera eta han abentura bereziak biziko ditu. Bidean hainbat pertsonaia bitxi ezagutuko ditu: bertsoak abesten dituen igela, azeritxo bat eta festetako pertsonaiak. Txotxongiloak, antzerkia, bertsolaritza eta umorea uztartzen dituen ikuskizun koloretsua da, haurren gozamenerako.
PATATA TROPIKALAk Antzezlan berria sortu du, umorea sortzeko haurrengan. Baserri giroan sortutako antzezlan berri honetan, Peli protagonistak, Izeba Joxeparen baserrira egun batzuk igarotzera doa, bertan argi egonez gero, abentura izugarriak sortu daitezke.
Pelik, Bertsoak abesten dituen Igela ezagutuko du. Tranpa batean eroritako Azeritxoa ere, eta garai bateko festetan ibiliko da ZELEDON edo eta SAN FERMINetako zezenarekin. Baina Izeba Joxepak, gaurkoan ere arazo bat du, ez du zerbait topatzen. Halako batean liburu magikoa agertuko da. Orduan EGUN BEREZIA denez IZEBA JOXEPAk istorioa modu berezi batean kontako du TXONTXONGILOen bitartez. Istorio koloretxu eta dibertigarria HAURREN gozamenerako. Antzezlan dibertigarria eta umorez beteta ikusiko dute.
Patata Tropikalak egindako TXONTXONGILO eta ANTZERKIAren arteko fusioa, bertsolaritza, kritika eta batez ere umorea tartea dutelarik.
Gurekin harremanetan jarri eta gure taldeak ahalik eta lasterren argituko ditu zure zalantzak
Partekatu jarduera hau: