Eco-robotak ekinean!

11. GJH

Lurreko ekosistemen bizitza

Eco-robotak ekinean!

Publikoa

Gazteak

Gitxieneko adina

12 urtetik gorakoentzat

Hizkuntza

Elebiduna

Iraupena

2 ordua

Ordutegia

11:00 - 13:00

Data

13 Irailak, 2026

Robot batek ibaiak eta hezeguneak zaintzen lagundu al dezake? Ekoetxea Txingudik eta GAURKOTEK-ek EcoRobot aurkezten dute, 12 urtetik gorako gazteentzako hezkuntza-robotika jarduera.
Taldeka, gure ekosistema urtarrak garbi mantentzen laguntzeko, zuen robota diseinatu eta programatuko duzue hondakinak bildu, sailkatu, garraiatzeko.
Teknologia + ingurumena + talde-lana = galdu ezin duzuen STEAM esperientzia.

Hondakinek eragindako kutsadura da, gaur egun, gure ekosistema urtarrentzako mehatxu handienetako bat. Erronka horren aurrean, Ekoetxea Txingudik, GAURKOTEKekin batera, 12 urtetik gorako gazteei zuzendutako esperientzia praktiko bat proposatzen dugu, non robotika ingurumenaren aliatu bihurtzen den.
Taldeetan banatuta, parte-hartzaileek eginkizun bat izango dute: hezegune bateko hondakinak kudeatzea. Hori lortzeko, talde bakoitzak hondakinak modu autonomoan biltzeko, sailkatzeko eta garraiatzeko gai den robot txiki bat, EcoRobota, diseinatu, muntatu eta programatuko du.
Teknologia, berrikuntza eta ingurumen hezkuntza uztartzen dituen esperientzia izangoi da, non STEAM gaitasunak garatu, trebetasunak indartu eta zientziak ekosistema urtarrak zaintzen eta etorkizun jasangarriagoa eraikitzen nola lagundu dezakeen hausnartzeko aukera izango duzuen.
Eraiki, programatu eta hezeguneak babesten lagundu!

Zentroa

Zalantzaren bat?

Gurekin harremanetan jarri eta gure taldeak ahalik eta lasterren argituko ditu zure zalantzak

Partekatu jarduera hau:

Harpidetu zaitez gure Newsletterrera Ekoetxearen nobedade guztien berri izateko
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.