
Lurreko ekosistemen bizitza
Familiak
6 urtetik aurrera
Euskera
2 ordua
10:30 - 12:30
30 Maiatzak, 2026
Sentitu gure lurzoruak eskuetan eta sortu buztina landuz! Lurzoruak ezinbestekoak dira gure eta bizidunen biziraupenerako, hauek ezagutu eta zaintzea beharrezkoa da, horrenbestez. Egin bat gure lurzoruekin eta gozatu esperientzia!
Dituzten osagaien arabera, lurzoru ezberdinak (hondartsuak, buztintsuak eta frankoak) bereizten dira, bakoitza bere ezaugarri eta portaerekin. Gure inguruko lurzoru gehienak buztintsuak dira eta, izenak adierazten duen moduan, lurzoru buztintsuetan, buztina nagusitzen da. Lurzoru buztintsuak nutrienteak atxikitzeko onak dira, baina ez ura drainatzeko, adibidez. Buztinean sakondu dugu eta, gainera, ukitu eta lantzeko aukera izango dugu. Ondoren, bakoitzak bere eskulana etxera eramango du. Beraz, zatoz zure sormena eta lurzoruak uztartuko dituen esperientzia paregabe honetara!
Buztinean sakondu dugu eta, gainera, ukitu eta lantzeko aukera izango dugu. Ondoren, bakoitzak bere eskulana etxera eramango du. Beraz, zatoz zure sormena eta lurzoruak uztartuko dituen esperientzia paregabe honetara!
Gurekin harremanetan jarri eta gure taldeak ahalik eta lasterren argituko ditu zure zalantzak
Partekatu jarduera hau: