
Lurreko ekosistemen bizitza
Helduak
18 urtetik gorakoentzat
Gaztelera
2
10:30 - 13:30
3 Urriak, 2026
Habitaten Mundu Eguna ospatuko dugu Txingudiko paduren aberastasun naturala arte zientifikoaren bidez ezagutuz. Ainhoa Lekuona ilustratzailearen eskutik, Plaiaundiko landare esanguratsuenetan jarriko dugu arreta, eta horietako espezie bat xehetasunez marraztuko dugu, ilustrazioa landareen anatomia, fisiologia eta funtzio ekologikoa ulertzeko tresna gisa erabiliz.
Behaketaren bitartez, landare, zuhaitz edo zuhaixka bakoitza paduraren oreka eta osasunerako funtsezkoa dela ikusiko dugu, ilustrazioa dibulgazio eta kontserbazio tresna bihurtzen delarik.
Zer aurkituko duzu tailer honetan?
-Teknika artistikoa — Tinta bidezko ilustrazio teknika landuko duzu, egiturak eta xehetasunak zehaztasunez barneratzeko.
-Naturarekiko ezagutza — Habitat berezi hau osatzen duten espezieen garrantzi ekologikoa ulertuko duzu.
-Dibulgazioa eta kontzientzia — Arte zientifikoak biodibertsitatea kontserbatzearen aldeko sentsibilizazioa nola sustatzen duen ezagutuko duzu, naturarekiko errespetuzko eta ardurazko harremana indartuz.
Tailerra amaitzean, zure ilustrazioa eramango duzu etxera, eta ingurune naturala beste begi batzuekin ikusteko modu berria.
Ez dago marrazten jakin beharrik: nahikoa da artearekiko, botanikarekiko eta naturarekiko jakin-mina izatea.
Gurekin harremanetan jarri eta gure taldeak ahalik eta lasterren argituko ditu zure zalantzak
Partekatu jarduera hau: