
Klimaren aldeko ekintza
Familiak
6 urtetik aurrera
Gaztelera
2 ordua
11:00 - 13:00
31 Maiatzak, 2026
Tximeletek zure laguntza behar dute. Haien ahotsa izatera ausartzen al zara?
Imajinatu tximeleta batek belarrira xuxurlatzen dizkizula bere sekretu harrigarrienak. Horixe da hemen biziko duzuna. Aparteko bidaia batean murgilduko zara, espezie hauek Euskadiko ekosistemetan duten garrantzia, klima-aldaketaren historia nola berridazten ari den— ziklo biologikoa, migrazio-ibilbideak, haien bizilekua — eta haiek babesteko gure esku zer dagoen ezagutzeko,. Batzuetan, keinu txikienak dira dena aldatzen dutenak
Eta natura zaintzen ikastea galdu ezin duzun esperientzia bat balitz? Bizipen paregabe bat bizoitzera gonbidatzen zaitugu, non zientzia antzerki bihurtu eta behaketa abentura bihurtzen diren.
Cuenturaleza-ko gure lagunen eskutik, tokiko espezieak identifikatzen ikasiko duzu, tximeletak planetako termometro handienetako bat zergatik diren ulertuko duzu, eta bizitzako etapa bakoitzean dituzten erronkak lehen pertsonan sentituko dituzu. Ingurune naturala esploratuko dugu benetako tximeleten bila eta, elkarrekin, gutako bakoitza bere zaindari nola bihur daitekeen jakingo dugu.
Izan ere, biodibertsitatea babestea ez da gutxi batzuen kontua, guztiona baizik!
Hegoak zabalik zure zain izango gara!
Gurekin harremanetan jarri eta gure taldeak ahalik eta lasterren argituko ditu zure zalantzak
Partekatu jarduera hau: