Bermeo eta aldaketa klimatikoa

13. GJH

Klimaren aldeko ekintza

Bermeo eta aldaketa klimatikoa

Publikoa

Guztiak

Hizkuntza

Elebiduna

Iraupena

2 Ordu

Ordutegia

11:00 - 13:00

Data

21 Irailak, 2025

Ibilaldi atseginaz gozatuko dugu Bermeoko alde zaharretik, alde batetik itsasoari lotutako iragana ezagutzeko, eta, bestetik, etorkizunera begira jarriko gara: Zer ondorio izan ditzake klima-aldaketak gure bizitzetan? Zerbait egin dezakegu ondorioak arintzeko? Nola egokitu aldaketa horietara?

Ibilbide honetan, antzinako bizi aztarnez beterik dauden Bermeoko labarren itsas jatorria ezagutuko dugu. Besteak beste, Lurreko itsas maila eta klima nola aldatu diren azalduko digute erregistro geologikoan dauden aztarna horiek.

Bermeo, lur horietan garatu den Erdi Aroko hiribildua da, eta, beraz, ezinbestean itsasoari begira idatzi du bere historia. Nola ez, arrantza-portu garrantzitsu bat du, besteak beste duela mende batzuetako bale ehizagatik eta ondoren baxurako arrantzagatik ezaguna dena.

Azpiegitura horrek Bermeoko historia egituratzen du, eta baliteke hurrengo hamarkadetan klima-aldaketaren ondorioek arriskuan jartzea. Errealitate horrek gizartean, ekonomian eta ingurumenean izan ditzakeen eraginei buruz hausnartzera garamatza, eta gure buruari zerbait egin dezakegun galdetzera. Bermeotik klima-aldaketa arintzeko eta horretara egokitzeko diseinatzen ari diren neurri batzuk azalduko dizkizugu, eta gutako bakoitzak gure egunerokoan egin ditzakegun ekintzetan elkarrekin pentsatzera gonbidatzen zaitugu.

Zalantzaren bat?

Gurekin harremanetan jarri eta gure taldeak ahalik eta lasterren argituko ditu zure zalantzak

Partekatu jarduera hau:

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.