Barreterapia: itsasoa zure barruan hasten da

13. GJH

Klimaren aldeko ekintza

Barreterapia: itsasoa zure barruan hasten da

Publikoa

Publiko guztientzat egokia

Gitxieneko adina

6 urtetik aurrera

Hizkuntza

Euskera

Iraupena

2 ordua

Ordutegia

16:00 - 18:00

Data

17 Urriak, 2026

Geroz eta begi-bistakoagoa da larrialdi klimatiko baten aurrean gaudela. Etorkizuna iragarri ezin dugun arren, ekiteko unea iritsi da! Klima-aldaketa bezalako gai potolo bati eutsiko diogu esperientzia honetan, baina ez edonola! Jolasa, barreterapia, aldaketa klimatikoa eta ura saio bakar batean uztartuko ditugu. Inoiz pentsatu duzu, irribarre batekin klima alda dezakegula?

Klima-aldaketa bezalako ingurumen-eragilea, ez da barre egiteko kontua. Esperientzia honetan, barrea ez da gure helburu nagusia izango, parte-hartzaile bakoitzaren esentzia pizteko bitartekoa baizik. Jolasa oinarritzat harturik, ikaskuntza aktibatzen da: eraldaketa naturala da, zuzena eta eraginkorra. Herritarrak klima-aldaketaren alorrean mugiarazteko Asteklima ospatzen ari garela baliatuz, Manex Beristainek gidatutako talde dinamika atsegin honetara gonbidatzen zaitugu. Izan ere, esperientzia, taldearen indarra, erronka, dibertimendua eta kontzientzia bezalako gaiak landuko ditugu. Azken horiek beharrezko izango ditugu gure eta ingurukoen etorkizuna eraikitzeko. Izan aldaketaren parte!

Zentroa

Zalantzaren bat?

Gurekin harremanetan jarri eta gure taldeak ahalik eta lasterren argituko ditu zure zalantzak

Partekatu jarduera hau:

Harpidetu zaitez gure Newsletterrera Ekoetxearen nobedade guztien berri izateko
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.