
Ur garbia eta saneamendua
Publiko guztientzat egokia
6 urtetik aurrera
Elebiduna
4 ordu
12:30 - 14:30
7 Ekainak, 2026
Zatoz gure ibaiak zaintzen ikastera! Zentzumen guztiak erabiliko ditugu ekosistema urtarrak ikertzeko eta esperimentu txikiak egingo ditugu uraren osasunaz jabetzeko. Ibaiaren ingurua ezagutu eta gozatzeko aukera dibertigarria Aztertu Programaren bitartez.
Inoiz pentsatu duzu zer sekretu ezkutatzen dituen urak ibaian? Zein bizi da bertan? Batzuetan gardena doa ura, besteetan arrea, zein indikatzaileren bitartez jakin dezakegu uraren osasu zein den?
Erronka honetan zientzia eta zentzumenak uztartuko ditugu eta, ibai ekosistemek dituzten berezitasun guztiak ikusi ahal izango dituzu. Esperientzia honetan, ibaiaren osagai bat gehiago diren elementuak ukitu eta usainduko dituzu, uraren kolorea behatuko duzu, daroan emaria entzungo duzu, ibaiaz hitz egingo diguten testura, forma eta usainez jabetu … Eta ondoren, ekintzetara igaroko gara! Horretarako zientzialari bilakatuko zara egun batez, egiazko metodo eta analisiak eginez. Modu dibertigarri batean, pHa, uhertasuna eta oxigeno disolbatua, besteak beste, neurtuko dituzu eta ibaiaren egiazko osasunaz jabetuko zara.
Jolastuz ikasteko, taldean ikertzeko eta ibaiaz maitemintzeko esperientzia da honakoa. Izan ere, ezagutzen dugunean, balioan jartzen dugu. Eta balioan jartzen dugunean, zaintzen dugu. Zatoz Azpeitiko Ekoetxeara eta murgildu zaitez esperientzia berezi honetan Aztertu Programaren bitartez.
Zure zain gaude!
Gurekin harremanetan jarri eta gure taldeak ahalik eta lasterren argituko ditu zure zalantzak
Partekatu jarduera hau: