AZTEKLIMA: Aztertu: Deskubritu ura, babestu bizitza

6. GJH

Ur garbia eta saneamendua

AZTEKLIMA: Aztertu: Deskubritu ura, babestu bizitza

Publikoa

Publiko guztientzat egokia

Gitxieneko adina

6 urtetik aurrera

Hizkuntza

Elebiduna

Iraupena

4 ordu

Ordutegia

10:00 - 14:00

Data

25 Urriak, 2026

Aktibatu klimaren alde, eta ezagutu hazi-bonben boterea Aztertu -rekin! Zatoz gure karpara gure ingurunea ezagutzera, hartu parte zure arrastoa konpentsatzeko hazi-bonben tailer dibertigarri batean eta eskuratu klima-aldaketari aurre egiten jarraitzeko materialak.

Galdetu al diozu inoiz zeure buruari zer egin dezakegun herritarren ezagutzatik eta ekintzatik gure planeta zaintzeko eta klima-aldaketara egokitzeko?
Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Hezkuntzako Aztertu Programatik, gure karpan bisitatzera gonbidatzen zaitugu, gure lana gertutik ezagutzeko eta ingurumenaren alde elkarrekin egin dezakegun guztia ezagutzeko. Inguratzen gaituen “mundu ikusezin” hori ikusarazten lagundu nahi dizugu, eta ekintzara pasatzeko tresna praktikoak eman nahi dizkizugu.

Jardunaldi honetan, gure hazi-ponpen tailer parte-hartzailean parte hartu ahal izango duzu, biodibertsitatea berreskuratzen laguntzeko eta gure karbono-aztarna konpentsatzeko modu dinamiko, manipulatibo eta dibertigarria. Gainera, ingurumenari buruzko argitalpenak eta baliabideak kontsultatu eta eskuratu ahal izango dituzu, klima-erronkari aurre egiteko erantzunak batzen jarraitzeko.

Gehiago nahi baduzu, Ibaialde, Azterkosta eta Naturako laginketa-kitak jasotzeko informazioa jaso eta izena eman dezakezu. Horien bidez, gure ibaien, kostaldeen eta tokiko biodibertsitatearen osasuna zuzenean ikertu eta aztertu ahal izango duzu.

10:00etatik 14:00etara egongo gara eta nahi duzunean pasa zaitezke, zure erritmoan.

Zain izango gaituzu Ekoetxea Urdaibain, jakin-mina klimaren aldeko ekintza bihurtzeko!

Zalantzaren bat?

Gurekin harremanetan jarri eta gure taldeak ahalik eta lasterren argituko ditu zure zalantzak

Partekatu jarduera hau:

Suscríbete a nuestra Newsletter Para estar al tanto de todas las novedades de la red ekoetxea

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.