Azken eguzkilorea

13. GJH

Klimaren aldeko ekintza

Azken eguzkilorea

Publikoa

Familiak (6 urtetik aurrera)

Hizkuntza

Euskera

Iraupena

Ordutegia

17:00-18:00

Data

19 Urriak, 2025

Klima aldaketa, euskal kulturaren aberastasuna eta mitologiaren magia uztartzen dituen ikuskizun paregabe batera gonbidatzen zaitugu. Familia osoarentzat pentsatutako lana, kolorez, tradizioz eta ingurumen-kontzientziaz betea. Ikusi nola euskal kondairek gure planeta zaintzen eta gure sustraiak balioesten irakasten diguten. Ez galdu aukera! Elkarrekin, ikasi, dibertitu eta etorkizun jasangarriago bat eraiki dezakegu. Zure zain gaude familian arratsalde zoragarri bat igarotzeko!

Bazen behin Kattalin izeneko neskato bat, Ongi Etorri izeneko baserri bitxi batean bizi zena. Egun batean, herrira jaitsi zenean, Kattalinek sorpresa bat hartu zuen: bere lagun guztiak desagertuak ziren. Bati eta besteari galdetu zien, baina herrian inork ez zekien zer gertatu zen, eta ez zuen inoren arrastorik aurkitu. Pentsakor geratu zen, bere buruari galdezka: “Zer egingo dut orain?”

Hausnartu ondoren adorea bildu zuen eta bere aukerarik onena Mari jainkosarengana joatea zela erabaki zuen, nahiz eta bazekien horrek basoan betiko harrapatuta geratzea esan nahi zuela. Determinazioz, euskal mitologian barneratu zen azken lorea deskubritzeko, magiaz eta misterioz betetako istorioa.

Bere abenturan, Kattalinek euskal mitologiako pertsonai ezagunak ezagutuko ditu: Mari, Basajaun, Tartalo, Galtzagorriak, Jentilak, eta baita Nokturnoa ere.

PATATA TROPIKALA ANTZERKI LABORATEGIAK beste abentura dibertigarri batean murgiltzera gonbidatzen gaitu, non txotxongiloak, maskarak, antzerkia, umorea eta irudimena izango ditugun. Euskal kulturaren adierazle nabarmena den jarduera honek gaur egungo gaiak ere jorratzen ditu, hala nola euskal mitologiaren eta klima-aldaketaren arteko harremana, artearen eta tradizioaren bidez gogoeta eta ikaskuntza sustatuz.

Zalantzaren bat?

Gurekin harremanetan jarri eta gure taldeak ahalik eta lasterren argituko ditu zure zalantzak

Partekatu jarduera hau:

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.