15. GJH

Lehorreko ekosistemako bizitza

Animaltzen

Publikoa

Familiak (6 urtetik aurrera)

Hizkuntza

Elebiduna

Iraupena

2 ordu

Ordutegia

10:30 - 12:30

Data

16 Azaroak, 2025

Saio honetan, Euskal Herrian arrisku egoeran dauden animali batzuen inguruan arituko gara. Aldaketa klimatikoak animaliengan duen eragina ikusiz eta honen aurrean zer egin dezakegun planteatuz. Animalia ezberdinen ezaugarriak ikusi eta ikasiko ditugu modu ludiko batean. Izaki surrealista berriak sortuko ditugu irudimenari auspoa emanaz.

Esperientzia honen helburua gure inguruan ditugun animalia batzuk identifikatzea eta beraien egoeraz jabetzea da. Honen aurrean norberak zer egin dezakegun ere planteatuko dugu. Sormenetik, norberak animalia berri bat sortuz bere ezaugarri eta izen berriarekin. Banaka zein familian egin dezakegu.
Esperientzian erabiliko den materiala anitza izango da: Margo ezberdinak, kola, arkatz, borragoma, kartoi… ANIMALTZEN izeneko fanzine labur bat eramango du bakoitzak etxera bertan lasai irakur dezan. Gaiarekin loturiko txapak egingo ditugu baita ere. Animatu era dibertigarri batean ikasi eta imagazioa martxan jarriz animalia berriak sortzera!

Zalantzaren bat?

Gurekin harremanetan jarri eta gure taldeak ahalik eta lasterren argituko ditu zure zalantzak

Partekatu jarduera hau:

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.