Animalien arrastoaren atzetik

15. GJH

Lurreko ekosistemen bizitza

Animalien arrastoaren atzetik

Publikoa

Publiko guztientzat egokia

Gitxieneko adina

8 urtetik gorakoentzat

Hizkuntza

Gaztelera

Iraupena

3 ordu

Ordutegia

11:00 - 14:00

Data

15 Azaroak, 2026

Ikasi faunak bere ibilbidean uzten dituen arrastoak interpretatzen eta ezagutu gure natura-inguruneetako ezkutuko bizitza. Esperientzia paregabea animaliek beren ekosistemetan duten zeregina hobeto ezagutzeko, natura beste begi batzuekin behatzen ikasteko eta haien habitatak errespetatu eta kontserbatzearen garrantzia ulertzeko.

Fauna basatia uste baino askoz gertuago dago, nahiz eta beti ikustea lortzen ez dugun. Oinatzak, gorotzak, elikagai-hondarrak, lurrean utzitako markak… pista txiki horiek guztiek bertatik nor igaro den kontatzen digute.

Esperientzia honetan, arrasto ezberdinak interpretatzen eta gure inguruko espezie ohikoenetako batzuk ezagutzen ikasiko dugu. Arrastoen jarraipenaren oinarrizko ezagutzetan murgilduko gara eta natura behatzen eta «irakurtzen» ikasiko dugu, normalean oharkabean pasatzen zaizkigun seinaleak aurkitzeko.

Faunara beste modu batera hurbildu nahi dutenentzako proposamena da, jakin-mina, behaketa eta gure ingurunearekiko errespetua sustatuz.

Etorri basoan ezkutatzen dena ezagutzera, oinatz eta seinaleen atzetik.

Centro

Zalantzaren bat?

Gurekin harremanetan jarri eta gure taldeak ahalik eta lasterren argituko ditu zure zalantzak

Partekatu jarduera hau:

Suscríbete a nuestra Newsletter Para estar al tanto de todas las novedades de la red ekoetxea
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.