
Lurreko ekosistemen bizitza
Familiak
6 urtetik aurrera
Euskera
1:30
10:30 - 12:00
29 Abuztuak, 2026
Ikusten ez ditugun arren, gure inguruan dabiltza animalia basatiak eta elkarrekin bizi gara. Uzten dituzten arrastoei esker, eremu jakin batean bizi edota bertatik igarotzen diren jakin dezakegu, baita zein animaliarenak diren ere. Arrastoetatik abiatuz, animalia basatiak identifikatzen ikasi nahi? Ez galdu aukera esperientzia honetan!
Esperientzian zehar, naturarekin harreman zuzenean bizi diren eta lan egiten duten pertsonen azalean jarriko gara. Ingurua behatuz, seinaleak interpretatuz eta erabakiak hartuz, ikusiko duzu txikiak edo kaltegabeak diruditen ekintzek nola alda dezaketen oreka naturala. Horrela, ulertuko duzu naturan dena lotuta dagoela eta edozein esku-hartzek lehen begiratuan beti agerikoak ez diren ondorioak eragin ditzakeela.
Inpaktu horietako asko oharkabean pasatzen dira gaur egun, baina biodibertsitateari eragiten diete. Jarduera honek beste begi batzuekin begiratzera gonbidatuko zaitu, espezieen arteko harremanei buruz hausnartzera eta oreka hori hausten denean naturak nola erantzuten duen ulertzera. Dinamika parte-hartzaile baten bidez, animalia basatien aztarnen bilaketa abiatuko duzu eta zein animaliari dagokien jakitea lortu!
Gurekin harremanetan jarri eta gure taldeak ahalik eta lasterren argituko ditu zure zalantzak
Partekatu jarduera hau: