Ilustrazio-eskulana
Familiak (6 urtetik aurrera)
2 ordu
Elebiduna
12 Apirilak, 2025
Deskubritu esperientzia honetan nola komunikatu zure klima aldaketari buruzko ikuspegia modu sormenaren bitartez. Jarri arkatzak ekinean, eta erakutsi zure binetan klimaren alde dituzun konpromisoak. Beste pertsona batzuentzako inspirazio-iturri izateko prest? Zure zain gaude!
Ekoetxea Urdaibain dagoen “Klima aldaketak ez du graziarik” erakusketa aprobetxatuz, Artean Espazioarekin batera familia esperientzia esklusibo hau diseinatu dugu, non marrazkiak eta sormenak gure bizi ohituren gaineko begirada kritikoa garatzeko aukera emango diguten.
Erakusketaren egileen binetetatik abiatuta, berotze globala, mugikortasuna eta kontsumoa bezalako gaiak identifikatuko ditugu, eta horiek izango dira gure hausnarketen eta ondorengo sormen lanaren oinarria. Profesional baten laguntzarekin eta okasiorako propio diseinatutako materialarekin (pertsonaien txantiloiak, sinbologia, testurako globo-motak…), familiek sormen-prozesuaz gozatu ahal izango dute, eta beren binetetan aukeratutako ohitura jasangarrien konpromisoak adierazi.
Zorroztu arkatza eta zure burua, eta zatoz zure klimaren aldeko binetak sortzera!
Gurekin harremanetan jarri eta gure taldeak ahalik eta lasterren argituko ditu zure zalantzak
Partekatu jarduera hau:
Ekoetxea, Euskadiko Ingurumen Zentroen Sarea, Eusko Jaurlaritzak kudeatzen du, Ihobe sozietate publikoaren bitartez.