Eskola programa Txingudi

Created by Mazeee.from the Noun Project

Ezagutu Txingudi

Plaiaundiko Parke Ekologikoaren sarreran kokatzen den ingurumen zentro honetan egunetik egunera hainbat eta hainbat jarduera desberdin landu eta proposatzen dira. Jorratzen diren gai guztiek Eusko Jaurlaritzak proposatutako ingurumen estrategien bidea jarraitzen dute, eta, batez ere, ingurumen-hezkuntza eta iraunkortasuna azpimarratzen dituzte.

Zer aurki dezakegu Ekoetxea Txingudin?

Parkeko zein Txingudiko badiako naturarekin erlazionatutako informazio guztia, batez ere, Jaitzubia eta Plaiaundiko fauna, flora, eta ekosistemak.

Bisitariak harreran eskuragarri ditu mota desberdinetako liburuxkak:

  • Txingudiko hegaztiak
  • Zuhaitz eta zuhaixkak
  • Landare belarkaren gida
  • Jaitzubiako ibilaldi autogidatua
  • Odonatuak
  • Habitatak
  • Txingudiko Padurak…
EKOETXEA PROMO JUL 2022 - 73
EKOETXEA PROMO JUL 2022 - 68
EKOETXEA PROMO JUL 2022 - 55

Plaiaundiko Parke Ekologikoa zerbaitek bereizgarri egiten badu hori padura eta marearteko ekosistemak dira.

Bideoan xehetasun osoz azaltzen dira ekosistema horien nondik norako guztiak. Uretatik lurrerako trantsizio horretan bizi diren fauna eta flora nabarmentzen dira bertan.

Bisitaldian zehar landutako teoria praktikara eramateko asmoz hegaztiak behatzeko parada dago zentroko bi behatokietan.

Prismatikoez baliatuta, zorroztu zentzumenak eta begiratu… ezusteko bat baino gehiago hartuko duzu.

Helburuak

Created by Mazeee.from the Noun Project

1

Garapen jasangarriaren eta bere kudeaketak sortzen dituen erronken garrantziaren inguruan hezitzea.

2

Jasangarritasunerako heziketaren arloan metodologia berritzaileak eskaintzea.

3

Naturarekin harremanetan egoteko, ezagutzeko eta gozatzeko aukera ematea.

4

Hezegunea elementu pedagogiko gisa erabiltzea ingurumen-ezagutzak, trebetasunak eta balioak barneratzeko, ikasleek jasangarritasunerako bidean ekarpen positiboa egiteko gaitasuna eta adorea izan dezaten.

5

Bioaniztasunarekin loturiko gaietan hezkuntza formalaren osagarri izatea.

6

Hezeguneen kontserbazioak eta erabilera arrazionalak duten garrantziari buruz ikasleak hezi eta trebatzea

7

Ikasleen parte-hartzea eta inplikazioa sustatzea Txingudiko paduren kontserbazioan.

Created by Mazeee.from the Noun Project
Created by Mazeee.from the Noun Project

Eskola Programa 23-24

Programak

Haur hezkuntza

Lh 1. zikloa

Lh 2. zikloa

Lh 3. zikloa

Dbh 1. zikloa

Dbh 2. zikloa

Batxilergoa, Lanbide heziketa, Unibertsitatea

   

1. Padurako sentsazioak

2. Nori erori zaio mokoa?

3. Padurako katea

4. Izaki txikiak, protagonista handiak

5. Migrazio-bideak eta zeruko autobideak

6. Nola behatu hegaztiak? Ornitologiaren hastapenak

7. Zirkularra izan eta zaindu zure ingurunea

8. Enigmen jokoa: abentura ekoetxean

9. Txingudiko hegaztiak

Programak

1. Padurako sentsazioak

Haur hezkuntza

2. Nori erori zaio mokoa

Lh 1. zikloa, Lh 2. zikloa

3. Padurako katea

Lh 2. zikloa, Lh 3. zikloa

4. Izaki txikiak, protagonista handiak

Lh 3. zikloa

5. Migrazio-bideak eta zeruko autobideak

Dbh 1. zikloa, Dbh 2. zikloa

6. Nola behatu hegaztiak? Ornitologiaren hastapenak

Dbh 2. zikloa, Batxilergoa, Lanbide heziketa, Unibertsitatea

7. Zirkularra izan eta zaindu zure ingurunea

Dbh 2. zikloa, Batxilergoa, Lanbide heziketa, Unibertsitatea

8. Enigmen jokoa: abentura ekoetxean

Batxilergoa, Lanbide heziketa, Unibertsitatea

9. Txingudiko hegaztiak

Lh 1. zikloa, Lh 2. zikloa, Lh 3. zikloa, Dbh 1. zikloa, Dbh 2. zikloa, Batxilergoa, Lanbide heziketa, Unibertsitatea

Created by Mazeee.from the Noun Project

Izen-emateak

Erreserba-eskaera TELEFONOZ BAKARRIK formalizatu ahal izango da irailaren 5etik, 10:00etatik aurrera.

Created by Mazeee.from the Noun Project

Gomendioak

Bisitaren antolaketa: Txingudi

Ekoetxea Txingudira eskola bisitak egingo dira:

Unitate Didaktikoek, segida zehatz bat jarraitzen dute, ikasgelan aldez aurretik lantzen hasi, bisitaren edukiak eta ondorioak errepasatu eta indartzeko, ondoren ikasgelan lantzeko jarduerekin bukatzeko.

Oharrak

Nola iritsi

Azpiegiturak

  • Pic-nic gunea.
  • Autobusentzako aparkalekua.
  • Komunak.
  • Jolas-gunea.
  • Iturria eta zakarrontziak.

Euskotren. Lasarte-Oriatik Hendaiarako linea. .
Informazio gehiago eta ordutegiei buruzko kontsultak egiteko: www.euskotren.eus/eu/tren/horarios

Irungo geltokian jaitsi eta 10 minutu oinez eginez gero Ekoetxeara iritsi daiteke.

Renfe aldiriak. Brinkola-Irun linea.
Informazio gehiago eta ordutegiei buruzko kontsultak egiteko: www.renfe.com/es/es/cercanias/cercanias-san-sebastian

Irungo geltokian jaitsi eta 10 minutu oinez eginez gero Ekoetxeara iritsi daiteke.

Lurraldebus

Ondorengo linkean Irunen dauden linea desberdinen informazioa bilatu dezakezu:
www.lurraldebus.eus

Errepide nazionala GI-636 Donostia-Behobia.
Irunen errepidetik zehar zein desbideratze hartu behar den adierazita dago karte handien bitartez. Kartelei jarraituz Ekoetxea Txingudira iritsi daiteke.

copyright ©2023 Ihobe