IZAN KONPONBIDEAREN PARTE

Zaborraren sorrera eta hondakinen ondoriozko kutsaduraren sorrera da gure garaiko ingurumen-arazo nagusietako bat, eta gure osasunean eta planetako biodibertsitatean eragin zuzena du.

Badakigu, erronka handi horri aurre egingo bazaio, garrantzi handikoa dela gizarteko eragile guztiak (gobernuak, erakundeak, enpresak eta herritarrak) plastikoen erabilera murrizteko neurri eraginkorrak hartzen inplikatzea.

Aurten, Ingurumenaren Mundu Egunak, plastikoaren ondoriozko kutsaduraren konponbideak jorratzen ditu. Plastikoak erabilera baliotsu ugari duen arren, erabilera bakarreko plastikoen kontsumoa oso ondorio larriak ari da sortzen ingurumenean, gizartean, ekonomian eta osasunean.

51777455437_668a781663_o

Ekoetxea Sareak bat egin du erronka horrekin, eta Ingurumenaren Mundu Eguna baliatuz, pertsonak kontzientziatzeaz gain, ekintzara pasa eta konponbidearen parte izateko deia egin nahi dugu.

Horretarako, elkarlanean egingo den garbiketa-ekintza batean parte hartzea proposatzen dizugu, eta gure ingurune naturalean orotariko hondakinak (eta ez plastikoak soilik) uzteak sortzen duen arazoa konpontzen laguntzea.

EMAN IZENA ETA BAT EGIN ALDAKETAREKIN!

Ekoetxea Sareak zure laguntza nahi du sareko ingurumen-zentroetatik hurbil dauden lau ingurune natural hondakinez garbitzeko.

Ikusi toki bakoitzerako prestatu dugun esperientzia:

Ekoetxea
Urdaibai

Ekoetxea
Azpeitia
(Ikastetxeak)

Ekoetxea
Meatzaldea

Ekoetxea
Txingudi