Let’s Clean Up Euskadi: herritarrak abian jartzean, planetak nabaritzen du

Ekoetxea Sareak laguntza eman du asteburu honetan gure ingurune naturalak hobetzeko, 760 kilo hondakin baino gehiago bildu baititu, Let’s Clean Up Euskadiren edizio berri batean.
Europako *Let’s Clean Up Europe* kanpainaren barruan antolatu da ekintza, eta Meatzalde, Urdaibai, Txingudi eta Añana-Sobróngo ekoetxeetan egin da. Dozenaka boluntario mobilizatu ditu, eta buru-belarri aritu dira natura zaintzeko eta ingurumen-kontzientzia sortzeko helburua lortu nahian.
2030eko Jasangarritasunerako Hezkuntza Eskola ideien laborategi bat izango da

Uztailaren 3an eta 4an, 2030eko Jasangarritasunerako Hezkuntza Eskolaren beste edizio bat izango da Donostiako Miramar jauregian. Aurten, sorkuntza-gune gisa aurkeztuko da, egungo erronka sozial eta ekologikoen aurrean ingurumen-hezkuntza berraztertzeko eta berritzeko.
Ekoetxea Sareak bat egiten du Euskaraldiarekin,
Ingurumen Hezkuntzan euskarari ahotsa emateko

Ekoetxea Sareak bat egiten du Euskaraldiarekin. Aurtengoa laugarren edizioa da,
eta maiatzaren 15etik 25era egingo da. Honela bat eginez, konpromisoa indartu nahi
dugu hizkuntza-eskubideekin, kultura-dibertsitatearekin eta hurbilagoa, irekiagoa eta
pluralagoa den administrazio publiko batekin.
Ekoetxea Añana Sobronen inaugurazioa

Ekoetxea Añana Sobron Arabako Lantaron udalerrian dago. XIX. mendean eta XX.
mendearen erdialdera arte, leku honek distira handiko garaia izan zuen, antzinako
bainuetxeko ur mineromedizinalei esker. Hemendik aurrera, Ekoetxea Sobronek
emango digu aukera leku pribilegiatu honetan urak gure bizitzan duen garrantziaz
jabetzeko.
KLIMA AZOKAk jasangarritasunaren berri eman die Euskadiko 5.000 pertsonari baino gehiagori

Nola egin ahal diogu aurre klima-aldaketari gure eguneroko bizitzan?
KLIMA AZOKAk galdera hori egin du Euskadi osoan barrena 2024an. Esperientzia
interaktiboak eskaini dizkie 5.000 pertsonari baino gehiagori, eta laguntza eman die jakiteko
nola jokatu dezaketen beste era batera.
Ekoetxeak Hezeguneen Mundu Eguna ospatuko du

Datorren igandean, otsailak 2, Hezeguneen Mundu Eguna ospatuko da, Nazio Batuek egun hau aldarrikatu baitute ekosistema hauen garrantzia ezagutarazteko eta babesteko beharraz kontzientzia sortzeko.
2024. urtean 140.000 pertsonak baino gehiagok, inoizko kopururik handiena, bisitatu zuten Ekoetxea Sareko ingurumen-zentroetakoren bat

Datorren urtarrilaren 26an ospatzen den Ingurumen Hezkuntzako Mundu Egunarekin bat eginik, Ekoetxea Sareak 2024. urteko jardueraren balantzea aurkeztu du
Arrakasta Trukeguneren bigarren edizioan

Trukegune ekonomia zirkularreko ekimen bat da, eta Gabon jasangarriagoak sustatu nahi ditu. Ekoetxea sareko zentro guztietan, espazioak egokitzen ditugu trukerako. Hala, bisitariek jada behar ez dituen objektuak utz ditzakete, eta aurrez parte hartu dutenek bertan utzitakoak hartu. Horrela, egoera ezin hobean dauden (ezinbesteko baldintza) objektuak, zabor gisa edukiontzi batera bota beharrean, beste pertsona batzuek har ditzakete ilusioz erabiltzen jarraitzeko.
Badator Ihoberen ohiko urteko egutegia!

Ihoberen urteko egutegi tradizionala eskuragarri dago jada, eta, edizio honetan, hamabi aholku praktiko eta ekintza zehatz biltzen dtu, ekonomia zirkularrago bati laguntzeko asmoz. “Ekoiztu, erabili eta bota” eredu linealari jarraitu beharrean, ekonomia zirkularrak berrerabilpena, konponketa eta birziklapena sustatzen ditu, eta horren bidez murrizten ditu bai hondakinen sorrera eta bai baliabide naturalen kontsumoa. Beraz, 2025erako Ihobeko […]
DBHko ia 1.000 ikaslek parte hartu zuten Ekoetxeak Lurzoruaren Munduko Egunean antolatutako erronkan

Un año más, el pasado día 5, la red de centros ambientales Ekoetxea se sumó a la celebración del Día Mundial del Suelo ofreciendo una experiencia dirigida a alumnas y alumnos de primer ciclo de la ESO. Diecisiete centros escolares se sumaron a la convocatoria y casi 1.000 niñas y niños tomaron parte en un desafío interactivo que mezclaba diversión con aprendizaje curricular.