Bidaiatu 2030eko Ekoetxea Meatzaldera!
Klima-aldaketaren ondorioz, suteak, lehorteak eta alferrik galdutako uztak daude nonahi, eta ezinbestekoa da premiazko irtenbideak bilatzea babesleku klimatikoetan.
Presta zaitezte espedizio zientifiko batean parte hartzeko. Zuen trebetasuna eta talde-lana funtsezkoak izango dira erronka gainditzeko.
Gai izango al zarete irtenbidea garaiz aurkitzeko, kolapso sozialik izan ez dadin?
Ekoetxea Sareak pertsonen pentsatzeko eta jarduteko modua aldatu nahi du, jasangarriagoa izan dadin, ingurune natural enblematikoetan esperientzia esanguratsuak eta gogoangarriak eginez.
Gaur egun, Ekoetxea Sareak bost zentro ditu EAEn, eta 25 ingurumen-hezitzaile baino gehiagoko talde bat.
Gure instalazioek areto eta ekipamendu egokiak dituzte, bilerak, aurkezpenak, informazio- eta/edo prestakuntza-saioak egiteko leku enblematikoetan:
Zozketa berariaz zuzenduta dago Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren 18 urtetik gorako pertsonei, baldin eta Basque Circular summit ekitaldian parte hartu badute eta bitartean beren datuak utzi badituzte team building esperientzia bat zozketatzeko sortutako webgunean.
Zozketan parte hartzeko, inprimakia bete beharko da, datu pertsonalekin, https://ekoetxea.eus/es/basque-circular-summit/
edo https://ekoetxea.eus/basque-circular-summit/ orrialdean, baita pribatutasun-baldintzak eta politika onartu ere.
Ihobe SAk beretzat gordetzen du lehiaketan aldaketak egiteko eskubidea, baldin eta lehiaketa hori burutzea eragozten duen arrazoiren bat gertatzen bada edo aldaketak lehiaketa hori hobetzeko helburua badu.
Zozketan parte hartzeko epea zabalik egongo da apirilaren 2ko 09:00etatik (asteazkena) apirilaren 4ko 23:59ra arte (ostirala).
Ihobe SAk beretzat gordetzen du zozketaren epea atzeratzeko edo luzatzeko eskubidea, ezinbesteko kasuetan, baita legezko termino eta baldintza hauek interpretatzeko ahalmena ere.
Zozketa apirilaren 7an egingo da, 12:00etan.
Irabazle bat aukeratzeaz gain, beste bi hautatuko dira erreserba gisa. Irabazlearekin harremanetan jarriko gara apirilaren 12an bertan, telefonoz eta posta elektronikoz.
Ihobe SAk ez du inolako erantzukizunik izango irabazleek emandako datuetan akatsen bat badago eta, akats horren ondorioz, ezin badira irabazle horiek identifikatu.
Zozketan parte hartzeak esan nahi du oinarriak osorik onartzen direla, eta parte-hartzaileek berariaz uko egiten diotela horien aurka egiteari eta egokitu dakiekeen beste edozein ekintza administratibo edo judizial gauzatzeari.
ERANTZUKIZUNA:
Antolakuntzak beretzat gordetzen du zozketa honen oinarriak edozein unetan interpretatu eta aldatzeko eskubidea, baita baliogabetzeko edo indarrik gabe uzteko eskubidea ere, betiere horretarako arrazoi justifikaturik badago. Nolanahi ere, konpromisoa hartzen dute aldatutako oinarriak edo, hala badagokio, zozketa osoa baliogabetzen dutela parte-hartzaileei jakinarazteko ekoetxea.eus orriaren bidez.
Parte-hartzaileek konpromisoa hartzen dute ematen duten informazioa osoa, egiazkoa eta eguneratua dela; nolanahi ere, erakundeak ez du egiazkoa dela egiaztatuko, eta, beraz, akats, ez-egite edo faltsutzeen ondoriozko erantzukizunik ez du izango.
Erreklamaziorik edo gatazkarik izanez gero, parte hartzen duten pertsonek zein erakunde antolatzaileak Bizkaiko auzitegien jurisdikzioaren mende jarri beharko dute.
Ihobe, Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa
Urkixo zumarkalea, 36 – 6. solairua – 48011 BILBO
Telefonoa: 946 870 402
Email: kaixo@ekoetxeasarea.eus