Ihoberen urteko egutegi tradizionala eskuragarri dago jada, eta, edizio honetan, hamabi aholku praktiko eta ekintza zehatz biltzen dtu, ekonomia zirkularrago bati laguntzeko asmoz.
“Ekoiztu, erabili eta bota” eredu linealari jarraitu beharrean, ekonomia zirkularrak berrerabilpena, konponketa eta birziklapena sustatzen ditu, eta horren bidez murrizten ditu bai hondakinen sorrera eta bai baliabide naturalen kontsumoa.
Beraz, 2025erako Ihobeko egutegiak ideia berritzaile eta errazak eskaintzen ditu hilabete bakoitzean, hondakinak murrizteko, baliabideak berrerabiltzeko eta modu efizientean birziklatzeko; era horretan, ingurumen-inpaktua minimizatzen eta modu kontzienteagoan bizitzen lagunduko du.
Helburua da egutegi hau inspirazio-iturri gisa erabiltzera, ekonomia zirkularra eguneroko bizitzan integratzeko. Aldaketa txiki guztiak kontuan hartzekoak dira, eta lagungarriak dira etorkizuna jasangarriagoa eta oparoagoa izan dadin
Nola lortu dezakezu egutegia
Egutegiak mahai gainerako zein horman jartzeko formatuan egongo dira eskuragarri, eta, ohi bezala, doan lortu ahal izango dira Ihoberen kanalen bidez: Twitter, LinkedIn, Instagram eta Facebook.
Eusko Jaurlaritzaren ingurumen zentroen Ekoetxea Sarean ere egongo dira eskuragarri aleak, Urdaibain eta Meatzaldea-Peña Negrasen (Bizkaia) eta Txingudin eta Azpeitian (Gipuzkoa).
Lortu zurea eta hasi urtea aldaketa asmo batekin!