Gaur egun, Euskadin 2 EKO-ERRONKA nagusiri egin behar diegu aurre

Berotegi-efektuko gasak

2030erako berotegi-efektuko gasen emisioa % 45 murriztea

Elikagaien Hondakinak

Elikagaien hondakinak % 10 murriztea 2025erako

Nola lagunduko dut horiek lortzen?

Ekoetxea Sareko esperientzia batean parte hartzen duzun bakoitzean, zure pentsatzeko eta era jasangarrian jarduteko modua aldatuko duen eguneroko keinu batekin konpromisoa hartu ahal izango duzu, klima-aldaketa geldiarazten laguntzeko.

Keinu hori zerbait oso erraza, normala edo pixka bat zailagoa izan daiteke.

Zure eguneroko bizitzan aldatu nahi duzunaren edo zenbateraino inplikatu nahi duzunaren araberakoa izango da.

Kontuan izan… keinu bakoitzak bere garrantzia du!

Berogailua 20ºtan jartzeko konpromisoa hartu nahi duzu termostatoa programatuz? Aurrezteaz gain, C02 emisioa murrizten lagunduko duzu

Zure erosketa-saskia berraztertuko duzu tokiko produktuak kontsumitzeko eta produktu horiek, batez ere, sasoikoak izateko?

Janariak prestatzean zure ohitura aldatuko duzu, eta azken 5 minutuetan labea itzalita utziko duzu hondar-beroa aprobetxatzeko?

Aldaketa zugandik hasten da

Ezagutu eta konprometitu zaitez 52 keinuekin aldaketaren eragile izateko.

Klima-aldaketa

Deskargatu

Jasangarritasuna

Deskargatu

Begirada bat 2030era

ORAINDIK LOR DEZAKEGU!

Munduko Ekonomia Foroaren (WEF) arabera, hemendik aurrera neurri egokiak hartuz gero eta gizarte jasangarriago baterantz eginez gero, hamar urte barru egoera hauetako batzuk aurkituko ditugu:

Bidaia gehienak trenez eta partekatutako eta algoritmoz hornitutako auto elektrikoz egingo dira. Algoritmo horiek ibilbidea optimizatuko dute, kontsumoa murrizteko eta bidaiari kopurua maximizatzeko. Hirian oinez ibiltzearen, bizikletan ibiltzearen edo garraio publikoa erabiltzearen aldeko apustua egingo dugu, denbora aurrezteko eta bizi-kalitatea hobetzeko, zarata eta auto-ilarak murriztuko direlako.

Energia berriztagarriekin elikatutako etxeetan biziko gara eta ia ez da hormigoizko eraikinik egingo. Kaleetan aparkaleku gutxiago eta hiri-baratze, parke eta lorategi gehiago egongo dira.

Berdura, fruta eta barazki gehiago jango ditugu, eta haragiak, esnekiek eta arrainak garrantzia galduko dute zure dietan. Abeltzaintza murrizteak baso-berritzeari mesede egingo dio eta giza kontsumorako elikagaiak hazteko lur gehiago utziko du.

Ondasun eta zerbitzu gehiago partekatuko ditugu, gutxiago eskuratuko ditugu eta gehiago berrerabiliko ditugu, eta ia dena birziklatuko dugu. Erabilera bakarreko plastikoak desagertu egingo dira eta ontziak erraz sailkatu eta birziklatzekoak izango dira.

Zalantzak dituzu? Hitz egin gurekin

Harremanak

Posta elektronikoa: info.urdaibai@ekoetxea.eus 

Telefonoa: 94 687 04 02

Posta elektronikoa: info.azpeitia@ekoetxea.eus

Telefonoa: 943 81 24 48

Posta elektronikoa: info.txingudi@ekoetxea.eus

Telefonoa: 943 61 93 89

Posta elektronikoa: info.penasnegras@ekoetxea.eus

Telefonoa: 946 33 80 97