Apaingarri jasangarriak

12. GJH

Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak

Apaingarri jasangarriak

Publikoa

Familiak (6 urtetik aurrera)

Hizkuntza

Elebiduna

Iraupena

2 Ordu

Ordutegia

11:00 - 13:00

Data

20 Abenduak, 2025

Eman beste itxura bat zure Gabonetako zuhaitzari!  Tailer honetan, familia bakoitzak bere apaingarri bereziak sortu ahal izango ditu goroldio, liken, pinaburu eta babestutako beste material batzuk erabiliz. Gozatzeko, sormenari bidea irekitzeko eta etxea magia jasangarriz betetzeko aukera duzue hau.

Ixkin Berdearen eskutik, naturak xarmaz apaintzeko hamaika aukera oparitzen dizkigula ezagutuko dugu: basoa gogorarazten duten ehundurak, neguaren koloreak eta funtsezkoarekin lotzen gaituzten lurrinak. Eguberriak modu kontzienteagoan bizitzeko proposamena, non errespetua, berrerabilpena eta sinpletasuna gehiegizko kontsumoaren eta material artifizialen ordezkoak bihurtuko diren.

Sormena, ingurumen-ikaskuntza eta familia-lana, giro parte-hartzaile eta hurbilean uztartzen dituen tailera.

Zer izago duzu zain?
– Ingurunea gehiago errespetatzen duten jaietarako ideia praktikoak.
– Zaindutako materialekin lan egiteko teknikak ikasi.
– Ohiko apaingarrien eraginari buruzko gogoetarako gunea.
– Sortutako apaingarrien erakusketa eta keinu txikiek planeta nola zaindu dezaketen azaltzen duen elkarrizketa.

Gabonen benetako magia partekatzean, sortzean eta zaintzean oinarritzen delako.

Animatu zentzuz dekoratzera!

Centro

Zalantzaren bat?

Gurekin harremanetan jarri eta gure taldeak ahalik eta lasterren argituko ditu zure zalantzak

Partekatu jarduera hau:

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.