Lehorreko ekosistemako bizitza
Familiak (6 urtetik aurrera)
Elebiduna
1:30
11:00 - 12:30
1 Azaroak, 2025
Lagundu zure inguruko hegaztiei negurako prestatzen, hegaztientzako janlekuak eginez. Ikasi hegaztientzako janlekuak egiten eta lagundu haien kontserbazioan zure etxeatik. Zure inguruari laguntzeaz gain, zure bizitza alaituko dute beren kantuekin.
Klima aldaketak migrazioetan eta hegaztien portaeretan ere eragiten du. Berotze globalak ekosistemen bizi-baldintzak aldatzen ditu, eta aldaketa horiek hegaztien portaera aldatzera behartzen dituzte, behar adina elikagai eta bizirauteko baldintza egokiak dituzten lekuak aurkitzeko. Berotegi-efektuko gasen emisioek tenperatura globala igotzen jarraitzen badute, desagertzeko arriskuan dauden hegazti-espezieen kopuruak gora egingo du. Izan ere, gaur egun kalkulatzen da munduko espezieen %10 egon litekeela arriskuan. Esperientzia honetan, hegaztientzako janlekuak egiten ekinean hasiko gara, negurako prestatzen lagunduz. Gure ekosistemen osasuna hobetzeko keinu txiki bat
Gurekin harremanetan jarri eta gure taldeak ahalik eta lasterren argituko ditu zure zalantzak
Partekatu jarduera hau: