15. GJH

Lehorreko ekosistemako bizitza

Hegaztien Eguna

Publikoa

Familiak (7 urtetik aurrera)

Hizkuntza

Gaztelania

Iraupena

5 Ordu

Ordutegia

09:00 - 14:00

Data

5 Urriak, 2025

Aukera paregabea Meatzaldeko hegaztiak eta ekosistemen funtzionamendu egokian jokatzen duten paper garrantzitsua ezagutzeko. Hegaz egindako siluetak, lumak, mokoak, kantuak, etab., hori guztia Equinoccio Naturaren profesionaltasunarekin eta egiten jakitearekin erakutsia.

Hegaztiek funtsezko funtzio ekologikoak betetzen dituzte, hala nola hazien sakabanaketa, landareen polinizazioa eta izurriteen kontrola. Hegaztien munduarekin lotutako hainbat esperientziatan parte hartzeko aukera eskaintzen dizugu:
• Peñas Negras inguruetatik ibilaldi ornitologikoa, inguruko baso eta sasietan bizi diren hegaztiak behatzeko.
• Eraztuna jartzeak teknika hori eta bere helburua ezagutzeko balioko du, baita hainbat txori mota gertutik behatzeko ere.
• Jardunaldiari amaiera emateko habia-kutxak aztertuko diar. Kaxa horiek garbitu eta hurrengo udaberrirako prestatuko dira; gainera, erabili diren eta habia egin duten txoriak zein diren egiaztatu ahal izango dugu.

Zer espero dezakegu esperientzia honetatik?
• Meatze-inguruneko hegaztiak ezagutuko ditugu gure ornitologo eskarmentudunen eskutik.
• Klima-aldaketak hegaztien populazioetan eta portaeretan duen eragina ulertuko dugu.
• Hegaztiek biodibertsitate aberatsa eta askotarikoa lortzeko duten garrantziaz hausnartuko dugu.
• Gizakien ekintzek hegaztiak bizi diren ekosistemei nola eragiten dieten ulertuko dugu, baita gainerako animaliei ere.

Ibilbiderako aholku praktiko batzuk:
• Arropa erosoa (galtza luzeak) eta mendiko oinetakoak.
• Ura (plastikozko ontziak saihestu) eta janari arina (plastikozko bilgarriak saihestu)
• Oso gomendagarria da prismatikoak ekartzea hegaztiak behar bezala behatzeko.
• Ez ahaztu ingurune naturalean sortzen duzun edozein hondakin biltzea eta, ondoren, dagokion edukiontzian uztea.

Zure zain gaude!

Centro

Zalantzaren bat?

Gurekin harremanetan jarri eta gure taldeak ahalik eta lasterren argituko ditu zure zalantzak

Partekatu jarduera hau:

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.