Klimaren aldeko ekintza
Familiak (3 urtetik aurrera)
Euskera
1 Ordu
17:00
5 Urriak, 2025
Klima aldaketa, euskal kulturaren aberastasuna eta mitologiaren magia uztartzen dituen ikuskizun paregabe batera gonbidatzen zaitugu. Familia osoarentzat pentsatutako lana da, kolorez, tradizioz eta ingurumen-kontzientziaz betea. Ezagutu euskal kondairek nola irakasten diguten gure planeta zaintzen eta gure sustraiak baloratzen. Ez galdu! Elkarrekin, ikasi, ondo pasatu eta etorkizun iraunkorragoa eraiki dezakegu. Zain gaituzu familian arratsalde zoragarri bat pasatzeko!
OHARRA: Soreasu antzokian ospatuko da.
Bazen behin Kattalin izeneko neskato bat, eta bera Ongi Etorri izena duen baserrian bizi da. Egun batean Kattalin herrira
jaitsi eta bere lagun guztiak desagertu egin direla ohartuko
da. Bati eta besteari galdetu ondoren herrian iñork ez daki ezer eta herrian zehar ez du iñolako arrastorik topatzen. Zer egingo dut? Galdetzten dio berer buruari…
Asko pentsatu ondoren adorez bete eta Mari Jainkosarengana joatea erabaki du galdetzera, nahiz eta basoan betirako harrapatuta
geratu daitekeela jakin.
Hemendik aurrera, Kattalin, mitologian murgilduko da AZKEN EGUZKILOREA topatzeko asmotan. Bertan, Mari, Basajaun, Tartalo,
Galtzagorriak eta Jentilak ezagutuko ditu. Baita gaueko Beldurgarria ere.
PATATA TROPIKALA ANTZERKI LABORATEGIAk beste abentura dibertigarri batean murgilduko gaitu. Bertan txontxongiloak, maskarak, antzerkia, umorea eta irudimena ikusteko aukera izango dugu. Euskal Kulturaren adierazgarria
den euskal mitologia landuz eta berau aldaketa klimatikoaren lotuz.
OHARRA: Soreasu antzokian ospatuko da.
Gurekin harremanetan jarri eta gure taldeak ahalik eta lasterren argituko ditu zure zalantzak
Partekatu jarduera hau: