Klimaren aldeko ekintza
Familiak (6 urtetik aurrera)
Euskera
50 min
17:00 - 17:50
26 Urriak, 2025
Antzerkia, magia eta txotxongiloak batzen dira kutsadurak itsasoari nola eragiten dion kontatzeko. Pirata Garrapata eta bere ozeanoko lagunak, Bisigu Zilarreztatua eta Pulpi Olagarroa kasu, laguntzen ditu istorio dibertigarri eta hezigarri batean, itsas hondoko bizitza deskubritu eta zaintzen irakatsiko dizuna.
MAGIA , ANTZERKIA eta TXONTXONGILOAK tartekatzen dituen ikuskizuna aurkezten dugu, kutsadurak Naturan duen eraginaz hitz egin nahi duena. PIRATA GARRAPATAk bidai izugarriak egin ditu mundu osoan zehar. Bidai guzti hauetan hainbat abentura bizi ditu: Indian, txirula magikoa aurkitu zuen…Australian, poltsa magikoa eta Errusian, era guztietako edalontzietan sartzea lortu zuen.
Baina inoiz bizi izan duen abenturarik izugarriena, itsazpean bizitakoa izan da. Gaur, egun berezia denez, era berezian kontatuko dugu istorioa. Itsasoan murgilduko gara. Bertan BIXIGU BEGI GORRI, PLAKTON, PULPI olagarroa eta beste lagun asko ezagutuko ditugu. BIXIGU BEGIGORRIk ITSASOAN arazo izugarri bat dagoela kontatuko digu… Lortu ahal izango du, PIRATA GARRAPATAk, arazoa konpontzea?
PATATA TROPIKALAk beste abentura batean murgiltzen gaitu, KUTSADURAk NATURAN duen eraginaz ohartzeko. Itsasoaren bizimodua ezagutuko dugu antzezlanarekin batera.
KRISKITIN, KRASKITIN, LARROXA KRABELIN….Aurrera!!
Goazen ITSASOAN MURGILTZERA!!
Gurekin harremanetan jarri eta gure taldeak ahalik eta lasterren argituko ditu zure zalantzak
Partekatu jarduera hau: