Klimaren aldeko ekintza
Familiak (6 urtetik aurrera)
Euskera
1 Ordu
15:30 - 16:30
19 Urriak, 2025
Bai oraindik garaiz gaude. Presta zaitez gure planeta sendatzeko zure aletxoa jartzera eramango zaituen ipuinen mundu batean murgiltzera. Esperientzia ludiko eta hezigarri hau familian gozatzeko diseinatuta dago, bereziki 3 urtetik gorako haurrentzat. Gurekin bat egin nahi duzu abentura zirraragarri honetan?
Bat egin Kiribil doktorearen unibertsoarekin esperientzia eraldatzaile batean!
Gure planetaren etorkizunak kezkatzen zaitu? Kiribil doktoreak, medikua eta naturaren defendatzailea denak, goiz dibertigarri bat pasatzera gonbidatzen zaitu, gure mundua zaintzeko helburuarekin. Kontakizun ezberdinen bitartez, gure ingurunea zaintzearen garrantzia nabarmenduko du arazo hauen aurrean: tenperaturaren igoera, ur gezaren eskasia, animaliek habitat egokia aurkitzeko zailtasuna, plastikoen erabilpena, basamortutzea…
Dena ez dago galduta. Kiribil doktoreak aldaketarako gogoeta eginaraziko diguten istorioak partekatuko ditu modu dibertigarrian. Orain da ekiteko unea. Elkarrekin, etorkizun garbiagoa eta osasungarriagoa eraiki dezakegu.
Ez galdu inspiratzeko eta Kiribil doktorearengandik ikasteko aukera hau! Eman izena gaur eta izan zaitez gure planetaren eta etorkizuneko belaunaldien konponbidearen zati bat!
Gurekin harremanetan jarri eta gure taldeak ahalik eta lasterren argituko ditu zure zalantzak
Partekatu jarduera hau: