Ur garbia eta saneamendua
Guztiak
Elebiduna
3 ordu
10:30 - 13:30
21 Irailak, 2025
Gozatu Ebro ibaiaren inguruneaz Sobronen eta murgildu zaitez leku adierazgarri horren historia liluragarrian, gonbidatu oso berezi batekin.
Kepa Menéndez, “Un nazi en Sobrón” deituriko eleberriaren egilearen eskutik, inauguratu berri den Ekoetxea Sobrongo ingurunetik paseatzera gonbidatzen zaituztegu, non gaur egun natura basati berri batek irentsitako paraje berezi honen historia gogoratuko dugun. Antzinean jende asko ibiltzen zen bidezidorretatik ibiliko gara, Sobron eta Soportilla iturburuetako ur sendagarriek bustita, mediterraneoko isurialdera jotzen duen trantsizio-baso berezi baten gerizpean. Bere garaian Bainuetxe zaharrak eta Hotel Zuriak, bere gorenean eta gainbeheran, bildu zuten historia arnasteko aukera izango dugu, udaren amaieraz eta udazkenearen hasieraz gozatzen dugun bitartean. Daukagun aberastasunaz jabetuta, indartsuagoak izango gara benetan elikatzen gaituena defendatzeko orduan.
Gurekin harremanetan jarri eta gure taldeak ahalik eta lasterren argituko ditu zure zalantzak
Partekatu jarduera hau:
Ekoetxea, Euskadiko Ingurumen Zentroen Sarea, Eusko Jaurlaritzak kudeatzen du, Ihobe sozietate publikoaren bitartez.