Hiri eta Komunitate jasangarriak
Pertsona helduak
Gaztelania
2 ordu
21:30 - 23:30
16 Abuztuak, 2025
Zatoz Ekoetxea Urdaibaira Pertseiden ozar-izarra ikustera. Bizkaiko Astronomia Elkarteko astronomo adituek fenomeno honen sekretuak azalduko dizkigute eta argi kutsaduraren erronkei buruz hitz egingo digute. Gainera, edizio honetan eguzki-eklipseei buruz hitz egingo dugu, eta, zehazki, 2026ko eklipseari buruz. Gertaera oso berezia da, eta Bizkaian ikusi ahal izango da (penintsulako azken eklipse osoa 1906an izan zen).
12 urtetik gorakoentzat gomendatua.
Gauari hasiera emateko “Izarrak, argiarekin kontuz ibiltzeko beste arrazoi bat” hizketaldia edukiko dugu, Bizkaiko Astronomia Elkartearen eskutik. Bertan, 2026an etorriko den eklipseari buruz, ozar-izarrei buruz eta argi kutsadurari aurre egiteak duen berebiziko garrantziari buruz ikasiko dugu.
Argi kutsadurak eragiten dituen arazoak ugariak dira: energia xahutzea, animali eta landareen bizi zikloak aldatzea, pertsonen lo zikloak aldatzea eta ondare kultural eta zientifikoa galtzea, izarrez betetako zerua desagertzen baita. UNESCO-k 2008an izarrez betetako zerua Gizateriaren Ondare deklaratu zuen.
Ez galdu aukera Preseidak begi bistaz ikusteko eta kamera eta teleskopioekin ateratako proiekzio eta irudien bidez zeruko obejktuak esploratzeko. Abuztuko ozar-izarrak, Preseidak bezala ezagutuak, zerua argituko du 2024 honetan uztailaren 17tik abuztuaren 24ra arte. Naturako ikuskizun honetaz gozatzeko aukera ezinhobea.
Zeren zain zaude? Zatoz eta gozatu gau magiko batez izarren azpian!
Gurekin harremanetan jarri eta gure taldeak ahalik eta lasterren argituko ditu zure zalantzak
Partekatu jarduera hau:
Ekoetxea, Euskadiko Ingurumen Zentroen Sarea, Eusko Jaurlaritzak kudeatzen du, Ihobe sozietate publikoaren bitartez.