KLIMA AZOKAk jasangarritasunaren berri eman die Euskadiko 5.000 pertsonari baino gehiagori

Nola egin ahal diogu aurre klima-aldaketari gure eguneroko bizitzan?

KLIMA AZOKAk galdera hori egin du Euskadi osoan barrena 2024an. Esperientzia interaktiboak eskaini dizkie 5.000 pertsonari baino gehiagori, eta laguntza eman die jakiteko nola jokatu dezaketen beste era batera.

Ihobek, Energiaren Euskal Erakundeak (EEEk) eta LIFE IP Urban Klima 2050 proiektuak
antolatuta, Ekoetxea Sarearen laguntzarekin, azoka ibiltaria udalerri askotan egon da
martxotik abendura bitartean, eta topagune bat izan da ohitura jasangarriagoak hartu nahi
dituztenentzat.

Bidaia bat jasangarritasunaren alde

KLIMA AZOKA Euskadiko ekitaldirik garrantzitsuenetako batzuetan egon da, besteak beste,
Durangoko “Berdeago”, Irungo “Bioterra”, Plentziako “Bizkaia Gara” eta Azpeitiko
“Kilometroak-en”.
Gainera, jarduerarik nabarmenetako bat izan da ASTEKLIMAn, Euskadiko Klimaren eta Energiaren Astean, eta geldialdiak egin ditu Bilbon, Gernikan,
Eibarren eta beste herri askotan.

Geldialdi bakoitzean, azokak bisitariak gonbidatu ditu hainbat karpa tematiko ikustera, eta,
horietan, jolas eta jarduera parte-hartzaileak eskaini dizkie, klima-aldaketari, mugikortasun
jasangarriari, kontsumo arduratsuari eta lurzoruaren babesari buruzko kontuak ikasteko.

Eta garrantzitsuena: hausnarketa egiteko planetan duten eraginaz eta konpromisoa
hartzeko eguneroko bizitzan aldaketa txikiak egiteko.

Esperientziak oso harrera ona izan du

Datuek argi eta garbi erakusten dute: bisitarien gogobetetasun-maila 4,7koa izan da 5eko
puntuaziotik, eta ingurumenarekiko kontzientziazioan izandako inpaktua 4,6koa izan da
5etik
. Kopuruak alde batera utzita, KLIMA AZOKA hurbila eta dinamikoa izan da,
publikoarekin konektatzea lortu du, eta erakutsi du ingurumenarekiko sentsibilizazioa ere
dibertigarria eta parte-hartzailea izan daitekeela.

Edizio honen arrakastak indartu du KLIMA AZOKAk herritarrekin duen konpromisoa, eta,
beraz, 2025ean ibilbidean aurrera egingo du, proposamen berriekin ekintza klimatikoa
bultzatzen jarraitzeko. Hurrengo geldialdian elkartuko gara!

Comparte:
Otras :