Ekoetxea Urdaibaik datozen ekainaren 24an eta 25ean Urdaibaiko Bertoko Produktuaren Jardunaldiak antolatu ditu; dozena bat esperientzia izango dira eta, haien bidez, pertsona kontsumitzaileek prestakuntza-prozesuak eta eremuko laborantza- eta abeltzaintza-metodoak aurrez aurre biziko dituzte. Esperientzia hori #UrdaibaiErronka-ren parte bat da, Ekoetxea Urdaibaik uda aurretik CO2-ren emisioetan 300 tona aurrezteko duen erronkaren parte bat.
Sukaldaritzaren alderdiaz gainera, jardunaldietan bisitak, erakusketak eta tailerrak ere sartzen dira eta, haien guztien bidez, atzean dauden produktuen eta lanaren balioa nabarmendu nahi da, elikadura-kontsumo globalaren ereduaren beste aldean; izan ere, eredu horren ekoizpenak eta banaketak, sarritan, jasangarritasun-arazoak eragiten dituzte.
Nazio Batuek “Zero Gose” bigarren GJHan aipatzen dutenez, nekazaritza-produktibitatea eta elikagai-ekoizpen jasangarria areagotzea funtsezkoa da, gosearen arriskuak arintzen laguntzeko. Hori horrela, EAEko Itun Berdeak “baserritik mahaira” lan-ildoa du, eta hark elikadura-sistema arduratsurako ekimenak sustatzen ditu, bidezko garapenerako eta jasangarrirako ereduaren barruan.
Ekoetxea Urdaibaik antolatutako Bertoko Produktuaren Jardunaldiek elikadura-eredu arduratsuagoa zabaltzeko eta lurraldeko produktuen aberastasun, barietate eta kalitate handiaren balioa nabarmentzeko lan egingo dute; hala, tokiko ekoizleen eskutik kalitate handiko eta osasunerako onura handiko elikagaiak lortzeko egiten duten lana hurbilduko diete herritarrei.
Esperientzia-talde hori pertsona kontsumitzaileak eta ekoizleak konektatuko dituen urteko programa baten parte da, eta haien sasoiko produktuak zuzenean eskuratu ahal izateko aukeran jarriko du fokua.
Azken urteotan, hurbileko produktuen eskaria areagotu egin da, herritarrek haien osasunean, tokiko ekonomian eta ingurumenean dakartzaten onurak ezagutzen baitituzte Hala, zenbait elementuk gero eta pisu handiagoa dute erosketa-saskian, besteak beste: karbono-aztarna, banaketaren ondorioz; balio gastronomikoa, hotz-kateak eta kontserbagarrien erabilera saihestuz, eta ekoizle txikiak babestea.
Parte hartzeko interesa dutenek esperientzia batean edo batzuetan eman dezakete izena, honako esteka honen bidez: www.ekoetxea.eus/bertoko-produktuaren-jardunaldiak
#UrdaibaiErronka, 300 tona CO2 murrizteko
Jardunaldi hauek #UrdaibaiErronka erronkaren parte dira; hura Ekoetxeak martxoan abiarazi zuen erronka kolektibo bat da, eta haren xedea da 300 tona CO 2-ren emisioa murriztea kolektiboki uda aurretik, Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren eremuan. Inplikatzeko eta soluzioaren parte izateko erronka kolektiboa da.
Erronka Urdaibai eskualdeko udalerrietan bizi diren 16 urtetik gorakoentzat da, edo kokagune berezi hori zaintzen lagundu nahi dutenentzat. Eta parte hartzea oso erraza da: ‘The Planet App’ aplikazio mugikorraren bidez, erabiltzaileek beren bizi ohiturei lotutako berotegi efektuko gasen emisioak kalkulatu ahal izango dituzte, eta beren konpromiso jasangarrien plana definitu ahal izango dute, zer egiteko prest dauden eta egin dezaketena kontuan hartuta.
Konpromisoaren arabera, parte hartzaileek puntuak lortuko dituzte sarien enkantean parte hartzeko, hala nola landetxe bateko egonaldi bat, zetazeoak ikusteko itsasontziko txangoa eta beste sorpresa batzuk. #UrdaibaiErronkaren inguruan: https://ekoetxea.eus/urdaibaierronka/
Jardunaldiaren esperientziak
Larunbata, ekainaren 24a
- • 10:30etik 12:30era. Gazta freskoa egiteko tailerra eta bisita gidatua Bizkaiganera. Kostua: Doan. Edukiera: 20 pax.
Gazta freskoa modu tradizionalean prestatzeko lana eta bisita gidatua ustiategira. Errigoitiko kooperatiba bat da, eta behi- eta ardi-esnearen eratorri ekologikoak lantzen ditu.
- • 11:00etatik 12:30era. Bisita Iturbe Anaiak abeltzaintzako ustiategira. Kostua: Doan. Edukiera: 20 pax.
Ibilera Arrieta udalerriko Makuleta auzoan dagoen Blonda arrazako behi-ustiategitik; bertaratzen direnek ziklo osoa ezagutuko dute, hazkuntzatik bertatik harategira iritsi arteko prozesua.
- • 13:00etatik 14:00etara. Bisita Lurkoi Baserria nekazaritza ekologikoko ustiategira. Kostua: Doan. Edukiera: 25 pax.
Busturian dago, eta Bermeoko eta Ogoño, Atxarre eta Burgoa mendietako bista paregabeak ditu. Bertaratzen diren bisitariek kanpoaldea eta berotegiak bisitatuko dituzte: tomate-kontserbak, udareak, sagarrak, gereziak, kiwiak, intxaurrak, etab.
- • 13:30ean. Bisita gidatua “Urdaibai: bizidunekin bizia partekatzen” aldi baterako erakusketara. Kostua: Doan. Edukiera: 25 pax.
ARTEKOM (Artea eta Komunikazioa trantsizio energetiko ekologikorako) kolektiboaren eta BiziaLab Campusaren (UPV/EHUren programa) hamar bat artelanen erakusketa. Erakusketa lehen sektoreko egoerari buruz hausnartzeko proposamen bat da. Lehen sektorearen egoerari buruzko hausnarketa-proposamena da erakusketa hau.
- • 14:30ean. Herri-bazkaria: Marmitakoa. Kostua: Doan. Edukiera: 100 pax.
Marmitakoa arrantzaleen janaria izan zen, eta hegaluze gisatua eta patatak marmitan prestatzen zituzten itsasontzian zegoenarekin. Gaur egun, euskal gastronomia-kulturaren eta Urdaibairen gisatu tradizional eta adierazgarrienetako bat da.
- • 16:00etatik 17:00etara. Txikipintxo. Kostua: Doan. Edukiera: 15 pax.
Familia-esperientzia; pintxoak egingo dira elkarlanean, eta protagonistak etxeko txikienak izango dira.
- • 17:30etik 19:00etara. Munduko errezetak tokiko produktuekin. Kostua: Doan. Edukiera: 12 pax.
Errezeta osasungarri eta ekologiko bat prestatuko du Ortutik Ahorak, Urdaibaiko Biosfera Erreserbako produktuekin, eta beste latitude batzuetako errezetak egokituko ditu.
- • 19:00etatik 20:00etara. Pintxoen dastatzea + txakolinen dastatzea. Kostua: 10€. Edukiera: 100 pax.
Urdaibaiko produktuekin eginiko lau pintxo dastatzeko, Urdaibaiko Biosfera Erreserbako zenbait txakolin-motarekin, sukaldari aditu baten (Madaixagane Taberna) eta txakolin-ekoizle baten (Amunategi, Itsasmendi bodegak) eskutik.
Igandea, ekainaren 25a
- • 11:00etatik 12:00etara. Bisita Arantza Ugalderen baratzera. Kostua: Doan. Edukiera: 12 pax.
Busturian dago, eta bisitariek piper txorizeroen, urazen, kalabazen, porruen, leka lehorren, tomateen eta beste hainbaten labore-prozesua ezagutuko dute.
De 12:30h. a 13:30h. Descubre la Bodega de Txakoli Amunategi en Busturia. Coste: Gratis. Aforo: 15 pax. El Txakoli Amunategi pertenece a la Denominación de Origen Bizkaiko Txakolina y tiene su origen en el caserío familiar del mismo nombre, situado en una posición dominante sobre el valle de San Bartolomé del municipio de Busturia (Bizkaia). Desde hace siglos, generación tras generación, en el Caserío Amunategi se ha elaborado txakoli de forma tradicional, si bien la referencia escrita más antigua que relata esta actividad corresponde al año 1812.
- • 14:30ean. Gastroaniztasuneko gelak. Kostua: 30€. Lekua: Madaixagane. Edukiera: 50 pax.
Menu bat dastatzeko, Urdaibaiko Biosfera Erreserbako produktuekin: hiru plater, postrea eta txakolina.
- • 16:00etatik 19:00etara. Urdaibaiko marmeladak eta pate begetalak egitea. Kostua: Doan. Edukiera: 12 pax.
16 urtetik gorakoentzako esperientzia, Olatxuko Laboreak-en eskutik; etxeko marmelada eta pateak egiten irakatsiko du, tokiko elikagaiak eta sasoikoak erabiliz.