Enpresa antolatzailearen identifikazioa
Ihobe S.A., con domicilio fiscal en Alda. Urquijo, 36 – 6ª planta de Bilbao, y con CIF A01024223.
Zozketaren hasiera eta amaiera datak eta eremu geografikoa
Zozketaren hasiera-data 2023ko ekainaren 19an, astelehena, izango da, eta uztailaren 6an, osteguna, 23:59etan amaituko da. Epealdi horretan soilik parte hartu ahal izango da.
Kanpaina Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren 14 urtetik gorako pertsonei zuzenduta dago, eta, bereziki, Ekoetxea sareko ingurumen-zentroetako “lagunei”.
Ihobe S.A.k zozketaren epea atzeratzeko edo luzatzeko eskubidea izango du ezinbesteko kasuetan, bai eta lege-baldintza hauek interpretatzeko ahalmena ere.
Parte hartzeko arauak eta baldintzak
Zozketan parte hartu ahal izango dute EAEn bizi diren 14 urtetik gorako pertsona fisikoek, baldin eta Urdaibai eskualdeko tokiko produkturen bat erosiz edo erabiliz erakusten den bideo edo irudi bat igotzen badute Instagramera. Argitalpen horretan @ekoetxea erabiltzailea aipatu beharko da eta #UrdaibaiErronka traola erabili argitalpenaren testuan.
Ez dira onartuko pertsonak, erakundeak edo kolektiboak errespetatzen ez dituzten edo gutxiesten dituzten edukiak edo iruzkinak. Ihobe S.A.k eskubidea izango du lehiaketan aldaketak egiteko hura garatzen den bitartean, baldin eta ondo egitea eragozten duen arrazoiren bat badago edo haren aurrerapena hobetzeko bada.
Irabazlea hautatzea eta zozketa-modalitatea
Zozketa uztailaren 7an egingo da, Easypromos aplikazioaren bidez. Aplikazio horrek hautaketa ausazkoa izan dela ziurtatuko du.
Irabazle bat hautatuko da, eta beste bi ere hautatuko dira erreserba gisa. Irabazleen izenak uztailaren 7an bertan argitaratuko da Ekoetxeako Instagram profilan, eta sariaren banaketa zehazteko harremanetarako kanal beretik izango da: Instagrametik.
Ihobe S.A. edozein erantzukizunetik salbuetsita dago, irabazleak edo ordezkoek emandako datuetan identifikatzea eragozten duen akatsik balego.
Eskainitako sariaren balioa eta izaera
Saria bi lagunentzako gaua eta gosaria barne duen egonaldia da, Urdaibai eskualdeko landa-turismoko ostatu batean.
Izaera pertsonaleko datuen babesa
Parte hartzen duten pertsonen emandako datuak isilpean tratatuko dira eta izaera pertsonaleko datuen fitxategi automatizatuan bilduko dira, Ihobe S.A. fitxategi horren titularra eta erantzulea litzatekeelarik, ondoko helburuekin:
Ihobe S.A.k Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa eta Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra (DBEO) oso-osorik beteko direla bermatzen du lehiaketan jasotako datu pertsonalen tratamenduan, bereziki lehiakideen datu pertsonalen informazio-, irispide-, zuzenketa-, aurkakotza- eta ezerezte- eskubideak erabiltzeari dagokionez.
Lege-oinarriak onartzea
Lege-oinarriak onartzea Lehiaketan parte hartzeak lege-baldintza hauek berariaz onartzea dakar. Lege-oinarri guztiak edo batzuk onartzen ez badira, parte-hartzailea baztertu egingo da, eta, horren ondorioz, Ihobek ez du bete beharko pertsona horrekin hartutako betebeharra.
Ohar gehigarriak
Ekimenean jasotako edukiekin komunikazio-ekintza bat egingo da, oraindik definitu gabe dagoena.
Gainera, Ihoberen eta Ekoetxeen Interneteko kanalak ere erabiliko dira ekimen hori zabaltzeko, baita parte-hartzaileek sortzen dituzten edukiak ere. Jasotako irudiak eta bideoak lehiaketa zabaltzeko eta aipatutako komunikazio-ekintzarako erabili ahal izango dira, betiere egilea aipatuz.
Instragram-rekiko loturarik eza
Instagramek ez du inola ere babesten, abala ematen ez administratzen sustapen hau, eta asoziatuta ere ez dago berari.