Aurten, Ingurumenaren Munduko Egunak, «Gure lurrak. Gure etorkizuna» lemapean, lurren lehengoratzea, lehortearen aurreko erresilientzia eta desertifikazioaren aurkako borroka jarri nahi ditu jomugan.
Izan ere, lurzorua biziarentzat funtsezkoa den baliabide ez-berriztagarri bat da, eta, hortaz, babestu egin behar dugu.
1
Hondakinak lurzoruan utzi edo bertara botatzen ditugunean, ura eta nutrienteak xurgatzeko duen ahalmen naturala blokeatzen dugu, eta horrek ahuldu egiten du eta kalteberago bihurtzen du lehortearen aurrean.
2
Landareetarako ur gutxiago izateak landaretza gutxiago izatea dakar berekin, eta, hortaz, lurzorua are gehiago degradatzen da.
3
Ekosistemaren lehengoratze naturala murrizten da, eta horrek desertifikazioa bultzatzen du.
4
Baso-suteen arriskua areagotzen da, batez ere material sukoiekin, hala nola plastikoak eta hondakin organikoak.
5
Naturan uzten diren hondakin askok produktu kimikoak eta toxinak dituzte, eta horrek lurzorua eta ur-iturri hurbilak kutsatzen ditu.
Gure kontsumo-ohiturengatik sortzen diren hondakinen kantitate handia eta horren kudeaketa egokia gaur egungo ingurumen-arazo nagusietako
bat da, eragina baitute gure osasunean eta planetaren biodibertsitatean.
Ekoetxea Sareak bat egiten du erronka honekin, eta, Ingurumenaren Munduko Eguna aprobetxatuz, pertsonak kontzientziatu nahi ditugu eta ekintzara pasatzeko eta konponbidearen parte izateko deia egin nahi diegu.
Horretarako, proposatzen dizugu garbiketa-ekintza kolektibo batean parte hartzea eta era guztietako hondakinak gure ingurune naturalean abandonatzeak sortzen duen arazoa konpontzen laguntzea.
Ekoetxea Sareak zu behar zaitu bere ingurumen-zentroetatik gertu dauden lau eremu naturaletako hondakinak garbitzeko.
Ezagutu ezazu leku bakoitzerako prestatu dugun esperientzia:
Ekoetxea, Euskadiko Ingurumen Zentroen Sarea, Eusko Jaurlaritzak kudeatzen du, Ihobe sozietate publikoaren bitartez.