Aurten, Ingurumenaren Mundu Eguna, «Plastikoek eragindako kutsadurarik gabe» lelopean, ahotsa altxatu nahi du kutsadura plastikoaren ondorioei buruzko ebidentzia zientifiko gero eta handiagoaren aurrean, eta plastikoarekin dugun harremana eraldatzera gonbidatuko gaitu: atzera botatzera, murriztera, berrerabiltzera, birziklatzera eta, batez ere, birpentsatzera, etorkizun garbiago eta jasangarriago bat eraikitzeko.
Plastikoek eragindako kutsadura gure garaiko ingurumen-arazo nagusietako bat da, eta gure osasunari eta planetaren biodibertsitateari eragiten dio. Hala ere, posible da aurre egitea aurrerapen zientifikoak eta dauden irtenbideak aprobetxatzen badira, eta, noski, gure konpromisoarekin.
Ekoetxea Sareak bat egiten du erronka honekin, eta, Ingurumenaren Mundu Eguna aprobetxatuz, pertsonak kontzientziatu nahi ditugu eta ekintzara pasatzeko eta konponbidearen parte izateko deia egin nahi diegu.
Horretarako, proposatzen dizugu garbiketa-ekintza kolektibo batean parte hartzea eta era guztietako hondakin plastikoak gure ingurune naturalean abandonatzeak sortzen duen arazoa konpontzen laguntzea.







Ekoetxea Sareak zu behar zaitu bere ingurumen-zentroetatik gertu dauden bost eremu naturaletako hondakinak garbitzeko.
Ezagutu ezazu leku bakoitzerako prestatu dugun esperientzia: