Eusko Jaurlaritzaren ingurumen-zentroen sareak urri bizia izango du aurretik, klima-ekintzaren inguruko jarduerez eta konpromisoez beterikoa. Ekoetxea Erronka sentsibilizazio-kanpaina handiaren esparruan, zeinaren helburua 10.000 konpromiso jasangarri lortzea den, herritarrei aurrerapausoa eman eta erronka kolektibo horrekin bat egiteko deia egiten zaie.
Zer da Ekoetxea Erronka?
Gure ohituren inguruan hausnartzera eta ingurunea zaintzeko keinu zehatzekin konprometitzera gonbidatzen gaituen ekimena da. Konpromiso indibidual bat sinatzetik esperientzia kolektiboetan parte hartzera, ekarpen bakoitzak balio du bizimodu jasangarriago eta solidarioago baterantz aurrera egiteko.
Ekimenaren helburu nagusia 10.000 konpromiso lortzea da. Parte hartzeko, nahikoa da
Klimaren Aldeko Ekintzaren Bost Jai
Ekimen honen barruan, urria ere izango da sareko bost zentroetan egingo diren Klimaren Aldeko Ekintzaren Jaien hilabetea. Jardunaldi hauek familia osoarentzat pentsatuta daude, eta dibertsioa, ikaskuntza eta herritarren konpromisoa uztartzen dituzte.
Hainbat jardueraren bidez —esaterako, ingurune naturaleko ibilbide gidatuak, sormen-lantegiak, ikuskizunak, jolasak eta merkatu jasangarriak— Ekoetxea bakoitzak egun berezi bat eskainiko du ekintza klimatikoa eguneroko bizitzara hurbiltzeko. Helburua da bertaratzen direnek egun desberdin batez gozatzea, planeta zaintzeko modu berriak deskubritzea eta komunitate konprometitu bateko parte sentitzea.
Beste jarduera askoren artean, jaialdi guztiek komunean izango dituzte argazki-erronka kolektibo bat, irudien mosaiko handi bat sortzeko; parte hartzeko horma-irudi bat, klimaren aldeko mezu eta marrazkiekin; sasoiko tokiko produktuen dastaketak; eta bizikleta elektriko baten amaierako zozketa.
Eta, noski, Klimaren Aldeko Ekintzaren Jaiak 10.000 konpromisoen erronkarekin bat egiteko aukera paregabea izango dira!
Klimaren Aldeko Ekintzaren Jaiak bi data nagusitan izango dira:
Urriak 19
- Urdaibai: Marearteko padurako ibilbide gidatua, klima-aldaketarekin dituen loturak ezagutzeko; km 0 produktuekin egindako sukalderatako tailer jasangarria; jolas kooperatiboak eta Azken Eguzkilorea ikuskizuna. Informazio gehiago hemen.
- Txingudi: Klimazoka merkatu jasangarria; San Lorentzo aintzirako paseoa; ingurumen-erronken yinkana; landare-kandelak egiteko lantegia eta Pirata Garrapata familia-ikuskizuna. Informazio gehiago hemen.
- Meatzaldea: Mineralei buruzko ginkana; planetaren aldeko pedalakadak; egurrezko jolasak; Gallartako Bide Berdearako bisita eta Dr. Kíribil ikuskizuna. Informazio gehiago hemen.
Urriak 26
- Azpeitia: Xaguxatar ibilbidearen zeharkaldia; elementu naturalekin estanpatuak egiteko tailerrak eta sukalde eraldatzaileko tailerra, baita planeta zaintzeari buruzko ipuin-kontalari bat ere. Informazio gehiago hemen.
- Añana-Sobrón: Klima Azoka merkatu jasangarria; ibilbide naturalista bat, paisaiak klima-aldaketa nola islatzen duen deskubritzeko; Pirata Garrapata antzezlana; Arabako babarrun pintoaren dastaketa eta zuzeneko musika. Informazio gehiago hemen.
Herritar guztiei egindako gonbidapen irekia
Klimaren aldeko bost jaiak doakoak dira eta irekiak publikoarentzat, baina horien barruan aurretiko izen-ematea eskatzen duten esperientziak ere egingo dira. Nolanahi ere, aukera paregabeak dira familian gozatzeko, lurralde bakoitzaren balio naturalak ezagutzeko eta, batez ere, Ekoetxea Erronkaren bidez klimaren aldeko 10.000 konpromisoen erronkarekin bat egiteko.
Zeren zain zaude?