Etorri nahi al duzu zetazeoak eta itsas hegaztiak beren habitat naturalean ikustera Ekoetxearekin?

Murgildu abentura paregabe honetan Bizkaiko Golkoan

Igo ontzira eta murgildu espedizio ahaztezin batean Bizkaiko Golkoko uretan!

Ekoetxearekin eta Verballenas-ko itsas faunako adituen taldearen laguntzaz, itsaso zabalean nabigatuko duzu, izurde arruntak eta marradunak, pilotu-izurde hegaluzeak, zereak, Cuvier baleak, itsas hegaztiak eta gure itsasotik ibiltzen diren beste espezie asko behatzeko.

Gainera, itsas ekosistemaren sekretuak ikasiko dituzu, eta mikroplastikoek itsas biodibertsitatean duten inpaktuaren berri izango duzu.

Esperientzia hezitzaile, zirraragarri eta eraldatzaile honek harremanean jarriko zaitu bizitza basatiarekin, sekula egin ez duzun moduan.

Parte hartu gure zozketan, eta irabazi plaza bikoitz bat Ekoetxearen esperientziarik ezagunenetako baterako: “Itsas abentura: Zetazeoak ikustea”

IRTEERA

Bermeoko portutik, Hegaluze katamaranean

Created by Mazeee.from the Noun Project

ZER IKUSIKO DUZUN

Izurde arruntak eta marradunak, pilotu-izurde hegaluzeak, zereak, Cuvier baleak, itsas hegaztiak…

Created by Mazeee.from the Noun Project

IRAUPENA

4 ordutik gorako nabigazioa Bizkaiko Golkoko itsaso zabalean

IRISGARRITASUNA

Ontzia behar bezala egokituta dago mugikortasun urriko pertsonentzat.

Parte hartu zozketan eta lortu bi sarrera jarduera honetarako!

Ekoetxea Sareari buruz

Ekoetxea Sareak pertsonen pentsatzeko eta jarduteko modua aldatu nahi du, jasangarriagoa izan dadin, ingurune natural enblematikoetan esperientzia esanguratsuak eta gogoangarriak eginez.

Gaur egun, Ekoetxea Sareak bost zentro ditu EAEn, eta 25 ingurumen-hezitzaile baino gehiagoko talde bat.

Lege-oinarriak

1. Antolatzailea:

Ihobe, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailera atxikitako Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikokoa. Haren helbide fiskala: Urkixo zumarkalea 36, 6. solairua, Bilbo; IFK: A01024223.

2. Xedea:

Euskal herritarrak ohiturak aldatzera mugiaraztea, Ekoetxea Sareko ingurumen-zentroetako esperientzia paregabeen bidez.

3. Parte hartzeko arauak eta baldintzak

Zozketa berariaz zuzenduta dago Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren 18 urtetik gorako pertsonei, baldin eta TEDxVitoria ekitaldian parte hartu badute eta bitartean beren datuak utzi badituzte “Itsas abentura – Zetazeoak ikustea” esperientzia 2 lagunentzat zozketatzeko sortutako webgunean.

Zozketan parte hartzeko, inprimakia bete beharko da, datu pertsonalekin, orrialde hauetako batean: https://ekoetxea.eus/es/tedxvitoria-sorteo edo
https://ekoetxea.eus/tedxvitoria-sorteo Bestalde, baldintzak eta pribatutasun-politika onartu beharko dira

Ihobe SAk beretzat gordetzen du lehiaketan aldaketak egiteko eskubidea, baldin eta lehiaketa hori burutzea eragozten duen arrazoiren bat gertatzen bada edo aldaketak lehiaketa hori hobetzeko helburua badu.

4. Zozketaren hasiera- eta amaiera-datak

Zozketan parte hartzeko epea zabalik egongo da maiatzaren 10eko 09:00etatik (larunbata) maiatzaren 11ko 23:59ra arte (igandea).

Ihobe SAk beretzat gordetzen du zozketaren epea atzeratzeko edo luzatzeko eskubidea, ezinbesteko kasuetan, baita legezko termino eta baldintza hauek interpretatzeko ahalmena ere.

5. Saria

Saria “Itsas abentura – Zetazeoak ikustea” esperientzia 2 lagunentzat da. Bertan, egun ahaztezin bat bizi ahal izango duzu, Bizkaiko Golkoan katamaranean nabigatuz eta zetazeoak eta itsas hegaztiak beren habitat naturalean ikusiz. (Antolakuntzak beretzat gordetzen du irteerak deuseztatzeko edo aldatzeko eskubidea, arrazoi meteorologikoengatik edo itsasoaren egoera txarragatik.

6. Zozketaren garapena

Zozketa apirilaren 12an egingo da, 12:00etan.

Irabazle bat aukeratzeaz gain, beste bi hautatuko dira erreserba gisa. Irabazlearekin harremanetan jarriko gara apirilaren 12an bertan, telefonoz eta posta elektronikoz. Irabazle bat aukeratzeaz gain, beste bi hautatuko dira erreserba gisa. Irabazlearekin harremanetan jarriko gara apirilaren 12an bertan, telefonoz eta posta elektronikoz. Irabazlea Ekoetxea Urdaibaiko taldearekin jarriko da harremanetan, sariaz gozatzeko, info.urdaibai@ekoetxea.eus helbide elektronikoaren bidez.

Ihobe SAk ez du inolako erantzukizunik izango irabazleek emandako datuetan akatsen bat badago eta, akats horren ondorioz, ezin badira irabazle horiek identifikatu.

7. Datuak babesteko legearen ondoriozko betetze-maila

Datuak Babesteko Europako Erregelamenduaren (Europako Parlamentuaren 2016/679 DBEO) eta Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren arabera, ” ESPERIENTZIA BATEN ZOZKETA BILBAO BASKETEN” zozketan parte hartzen dutenen datu pertsonalak Ihoberen datu-basean sartuko dira, eta zozketa hori kudeatzeko baino ez dira erabiliko, eta datu horiek ez zaizkie hirugarrenei lagako haien baimenik gabe. Era berean, datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko eta datuak ezerezteko eskubideak edozein unetan baliatu ahal izango dira, Urkixo zumarkalea 36, 6. solairua, 48011 Bilbo helbidera, edo lopd@ihobe.eus helbide elektronikora zuzenduz.

8. Oinarriak onartzea eta erantzukizuna

Zozketan parte hartzeak esan nahi du oinarriak osorik onartzen direla, eta parte-hartzaileek berariaz uko egiten diotela horien aurka egiteari eta egokitu dakiekeen beste edozein ekintza administratibo edo judizial gauzatzeari.

ERANTZUKIZUNA:

Antolakuntzak beretzat gordetzen du zozketa honen oinarriak edozein unetan interpretatu eta aldatzeko eskubidea, baita baliogabetzeko edo indarrik gabe uzteko eskubidea ere, betiere horretarako arrazoi justifikaturik badago. Nolanahi ere, konpromisoa hartzen dute aldatutako oinarriak edo, hala badagokio, zozketa osoa baliogabetzen dutela parte-hartzaileei jakinarazteko ekoetxea.eus orriaren bidez.

Parte-hartzaileek konpromisoa hartzen dute ematen duten informazioa osoa, egiazkoa eta eguneratua dela; nolanahi ere, erakundeak ez du egiazkoa dela egiaztatuko, eta, beraz, akats, ez-egite edo faltsutzeen ondoriozko erantzukizunik ez du izango.

Erreklamaziorik edo gatazkarik izanez gero, parte hartzen duten pertsonek zein erakunde antolatzaileak Bizkaiko auzitegien jurisdikzioaren mende jarri beharko dute.

9. Harremanak

Ihobe, Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa

Urkixo zumarkalea, 36 – 6. solairua – 48011 BILBO

Telefonoa: 946 870 402

Email: kaixo@ekoetxeasarea.eus

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.