Ekoetxea Añana-Sobron

Imajinatzen al duzu uraren bidezidorretan barrena ibiltzea, jasangarritasuna helmugatzat hartuta?

Zatoz, antzinako bainuetxeko ur mineromedizinalei esker, XIX. mendean eta XX.

mendearen erdialdera arte garrantzia handia izan zuen leku berezi batera.

Zatoz urak gure bizitzan duen garrantzia ikustera.

Aste honetan…

Nabarmenduak

¿Y si cultivar tus propios alimentos fuera el primer paso hacia un estilo de vida
Murgildu zaitez Euskadiko ibaietan. Urak gure inguruneari forma nola ematen dion erakusten duten irudiak, paisaiak
Ibaiertzetako basoetan murgildu zaitez. Argazkien, ilustrazioen, infografien eta ikus-entzunezko pieza baten bidez, erakusketak ekosistema horiek
Plastikoek eragindako kutsadurarik gabe. Keinu txiki bakoitzak balio du. Bat egin hondakinen garbiketa kolektiboarekin datorren

Historiaz betetako ingurune ikusgarria

Ekoetxea Añana-Sobron Ebro ibaiak zeharkatzen duen haitzarte eder batean dago.
Sobrongo paisaia ezaguna izan zen XIX. mendean ur mineromedizinalengatik, eta uraren handitasunaren eta garrantziaren erakusle da.

Zeren zain zaude gu bisitatzeko?

Ba al dakizu zein garrantzitsua den ura?

Zatoz gure erakusketa ikustera. Bost arlo tematikotan banatuta dago:

  • Ur bizia: uraren egoera desberdinak aurkezten ditu, ikusmen- eta entzumen-sentsazioen bidez.
  • Uraren zientzia: uraren eta bizitzaren arteko harremana erakusten du.
  • Ur sendagarria: uraren ezaugarri terapeutikoak birpasatu, eta magiarekin, sineskeriekin eta erlijioekin duen harremana azaltzen du.
  • Ura eta ingurumena: ura aurrezteko aholkuak.
  • Pentsatzen duen ura: tamaina handiko giza buru batek urak gure gorputzean duen garrantzia erakusten du.

Erakusketa hau modu ludikoan urak duen garrantzia eta hain funtsezkoa den elementu hau zaintzearen garrantziaz jabetzeko helburuarekin sortu da.

Zatoz Ekoetxea Añana-Sobron ezagutzera

Zur eta (l)ur utziko zaitu.

Zalantzak dituzu? Hitz egin gurekin

Jarri gugaz harremanetan

Aukeratu harremanetan jarri gura dozun Ekoetxea eta bialdu mezu bat. Lehenbailehen jarriko gara zugaz harremanetan.

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.