Lumakelak Mundakan

15. GJH

Lurreko ekosistemen bizitza

Lumakelak Mundakan

Jarduera mota

Bisita gidatua

Publikoa

8 urtetik aurrera

Iraupena

2 ordu

Hizkuntza

Elebiduna

Data

29 Ekainak, 2024

Lumakela bat zer den eta non aurki ditzakegun jakin nahi duzu? Esperientzia honetan parte hartu, kostaldeko udalerri honen geodibertsitatea aztertzen dugun bitartean, zeinak gure kostaldean itsasoaren maila nola aldatu den azaltzen digun.

Lagun gaitzazu Mundakako iragana ezagutzen, kostaldeko herri honetako bazterretan ezkutatuta dauden bere fosil bereizgarrien bidez, lumakelak alegia. Estuarioaren bokalean dago Mundaka, eta itsas biodibertsitate handiko lekua da beraz. Antzina bizia zuten arroken gainean kokatuta, hauek duela 100 milioi urte baino gehiago Urdaibaiko Biosfera Erreserban klima zein desberdina zen esaten digute.

Bere kale estuetatik talaiara doan pasealekuan, bere itsas jatorria eta bertan dagoen aniztasun fosila ezagutuko ditugu, Lurreko itsasoaren maila nola aldatu den erakusteko. Itsasertzeko dinamikak gure itsaslabarretan klima-aldaketa arintzeko duen funtsezko eginkizunaz ere hitz egingo dugu.

 

Lekua: Mundaka, Santa Mariako Elizan

Pezioa: 2€

Adina: 8 urtetik aurrera

Aforo mugatua: 20 pax

Ordua: 11:00-13:00

 

Zalantzaren bat?

Gurekin harremanetan jarri eta gure taldeak ahalik eta lasterren argituko ditu zure zalantzak

Partekatu jarduera hau: