Erakusketa – Urtzearen aztarna

GHI. 13

Lurreko ekosistemen bizitza

Erakusketa – Urtzearen aztarna

Jarduera mota

Aldizkako erakusketa.

Publikoa

Adin guztiak

Iraupena

Abenduaren 10a arte

Hizkuntza

Euskera

Data

Ekainak 16, 2024

Ekainak 16

Fernando Moleresen argazki-erakusketa honek, klima-aldaketaren ondorioz desagertu ziren eszena eta paisaia artiko eta antartikoak erakusten ditu.

Egileak poloetan jarri du fokoa, bai Artikoan, bai Antartikan, klima-aldaketa gehien jasaten ari diren ekosistemak eta eremuak direlako, eta eragin handia duelako mundu osoan.

Hogeita hamar argazki baino gehiago eta bideo bat hartzen dituen erakusketa-proiektu erakargarri honek hausnarketara gonbidatzen gaitu, gure jarduteko, ekoizteko, kontsumitzeko eta banatzeko moduak sakonetik alda ditzagun, berotze globalaren prozesua geldiarazten laguntzeko.

Ez da beharrezkoa izena ematea eta erreserba bat egitea erakusketara sartzeko.

“Urtzearen aztarna” erakusketako argazkiek sail narratibo bat osatzen dute; antzina-antzinako garai batean eratutako izotz-paisaiekin hasten da, eta, denboraren kapsulak bailiran, isil-isilik egiten dute bidea desagertzeraino.

Erakusketaren hari argumentala izotz-eremu iraunkorrak aurkeztea da, ikusteko nolakoak izango liratekeen artikoa eta kriosfera berotze globalaren ondorioz eraldatuta ez baleude. Erakusketaren ibilbide osoan zehar, artistak berotze global horrek Artikoaren eta Antartikaren urtzeari nola eragiten dion azaltzen du, eta, ondoren, iluntasunean eta kolore beltzean barneratzen da, glaziar masa horien erabateko urtzea irudikatzeko.

Erakusketak, gainera, QR kode batzuk ditu, klima-aldaketaren hainbat alderdiri buruzko informazio gehigarriarekin, erakusketatik ibili ahala entzun daitezkeen egilearen azalpen-audioak eskuratzeko. “Urtzearen aztarna” erakusketak bideo bat ere proiektatzen du. Bideo horretan, paisaia naturalak eta ingurumen-hondamendien eszenak txandakatzen dira, hirutan zatitutako argazkien segida batean edo banaka proiektatuta, formatu bakarrean.

 

 

En tren:

Línea Bilbao – Bermeo de Euskotren

  • Salida desde Bilbao: Estación de Atxuri o Bolueta.
  • Llegada: Busturia (San Cristóbal)
  • Horarios de Euskotren

En autobús:

Línea Bizkaibus A3515 Bilbao – Amorebieta Etxano – Gernika – Bermeo
Salida desde Bilbao: Estación de Abando o calle Juan de Garay (Pza. Zabálburu).

  • Llegada: Busturia (San Bartolomé)
  • Busque su parada y horario en la web de Bizkaibus

En coche desde Bilbao:

  • Desde Bilbao coger Autopista A8 dirección San Sebastián / Francia
  • Salida Amorebieta – Etxano / Gernika. Dirección Gernika.
  • En Gernika, dirección Bermeo. Tras Forua y Murueta, llegada a Busturia (San Bartolomé).

En coche desde San Sebastian:

  • Desde San Sebastián coger Autopista A8 dirección Bilbao
  • Salida Amorebieta – Etxano / Gernika. Dirección Gernika.
  • En Gernika, dirección Bermeo. Tras Forua y Murueta, llegada a Busturia (San Bartolomé).

Zalantzaren bat?

Gurekin harremanetan jarri eta gure taldeak ahalik eta lasterren argituko ditu zure zalantzak

Partekatu jarduera hau: