Dastatu Urdaibai. Urdaibaiko Ekoizleen Eguna

12. GJH

Ekoizpen eta kontsumo arduratsua

Dastatu Urdaibai. Urdaibaiko Ekoizleen Eguna

Jarduera mota

Tailer gastronomikoa

Publikoa

12 urtetik aurrera

Iraupena

Ordu 1 eta 30 min

Hizkuntza

Elebiduna

Data

22 Ekainak, 2024

Ekoetxea Urdaibaik, Urdaibaiko Biosfera Erreserbako Patronatuaren Bulego Teknikoarekin, Urremendi Landa Garapenerako Elkartearekin eta Urdaibaiko tokiko ekoizleekin batera, DASTATU URDAIBAI programaren lehen edizioaren amaiera ospatu nahi dugu zurekin, ekainaren 22an, larunbata, 12:00etatik 13:30era.

Prestatu zaitez programan parte hartu duten ekoizle guztiak ezagutzeko, bertako produktuekin egindako pintxoak gozatzeko eta beste sprpresaren bat izateko.

Duela urtebete abiarazi genuen ekimen hau, 20 esperientzia gastronomiko eta kultural baino gehiagorekin, eta 300 pertsona inguruk parte hartu zuten, helburu hauekin:

  • Urdaibaiko ekoizleen lanari eta konpromisoari balioa ematea.
  • Sasoiko produktuen eta lokalen berri ematea.
  • Herritarrak ekoizleekin zuzenean konektatzea.
  • Kontsumo-eredu iraunkorragoa eta hurbilagoa sustatzea eta bultzatzea.
  • Osasunaren, tokiko ekonomiaren eta ingurumenaren gaineko onurak ezagutaraztea.

Gure ekitaldiarekin bat egiteko unea da, tokiko ekoizleekin konektatzen jarraitzeko eta jasangarritasunaren eta tokiko ekonomiaren aldeko pintxo gozoekin gozatzeko topagunea.

12:00etatik 12:30era. Aurkezpenen errondaIkusi eta ezagutu Urdaibaiko ustiategi liluragarrien atzean daudenak. Pertsona horiek egunero egiten dute lan nekaezin, zure mahaira produkturik bikainenak, jasangarrienak eta osasungarrienak eramateko. Gainera, sorpresa bat dugu, produktu berezi hauetara iristea erraztuko dizuna!

12:30etik 13:30era. Pintxo dastaketa
Presta zaitez 4 pintxo eta 4 txakolin edo fruta-zuku kopa dituen dastaketaz gozatzeko, Urdaibaiko Biosfera Erreserbako produktuekin egina, 5 €-ren truke!

Ez galdu aukera ekoizleekin hurbiletik eta lasai hitz egiteko, galderak egiteko, zalantzak eta bitxikeriak argitzeko eta produktuak ezagutzeko. Zeren zain zaude?

Adina: 12 urtetik aurrera

Prezioa: 2€

Ordua: 12:00-13:30

 

Zalantzaren bat?

Gurekin harremanetan jarri eta gure taldeak ahalik eta lasterren argituko ditu zure zalantzak

Partekatu jarduera hau: