1
Urtero mundu mailan 400 milioi tona plastiko baino gehiago ekoizten dira eta material horren erdia erabilera bakarreko plastiko bezala sortzen dela uste da. % 10 baino gutxiago birziklatzen da.
2
Kalkuluen arabera, 11 milioi tona hondakin plastikok amaitzen dute urtero laku, ibai eta itsasoetan. Hori 1,089 Eiffel dorrek batera duten pisuaren baliokidea da.
3
Mikroplastikoek (5mm-tik beherako diametroa duten plastikozko partikulak) elikagaiak, ura eta airea inbaditzen dituzte.
4
Jendeak urtean 50.000 plastiko partikula baino gehiago irensten dituela kalkulatzen da, eta are gehiago arnastutako partikulak kontuan hartzen badira
5
Botatzen edo erretzen diren erabilera bakarreko plastikozko produktuek kalte egiten diote giza osasunari eta biodibertsitateari, baina, horrez gain, mota guztietako ekosistemak kutsatzen dituzte, mendi-tontorretatik hasi eta itsas hondora arte.
Plastikoek eragindako kutsadura gure garaiko ingurumen-arazo nagusietako bat da, eta gure osasunari eta planetaren biodibertsitateari eragiten dio. Hala ere, posible da aurre egitea aurrerapen zientifikoak eta dauden irtenbideak aprobetxatzen badira, eta, noski, gure konpromisoarekin.
Ekoetxea Sareak bat egiten du erronka honekin, eta, Ingurumenaren Mundu Eguna aprobetxatuz, pertsonak kontzientziatu nahi ditugu eta ekintzara pasatzeko eta konponbidearen parte izateko deia egin nahi diegu.
Horretarako, proposatzen dizugu garbiketa-ekintza kolektibo batean parte hartzea eta era guztietako hondakin plastikoak gure ingurune naturalean abandonatzeak sortzen duen arazoa konpontzen laguntzea.
Ekoetxea Sareak zu behar zaitu bere ingurumen-zentroetatik gertu dauden bost eremu naturaletako hondakinak garbitzeko.
Ezagutu ezazu leku bakoitzerako prestatu dugun esperientzia:
Ekoetxea, Euskadiko Ingurumen Zentroen Sarea, Eusko Jaurlaritzak kudeatzen du, Ihobe sozietate publikoaren bitartez.