
Klimaren aldeko ekintza
Familiak
6 urtetik aurrera
Euskera
2 ordua
10:00 - 12:00
1 Martxoak, 2026
Iritsi da Zuhaitz Eguna! Prest zaudete elkarren artean zuhaitzak landatzeko? Goiz eder bat igarotzeaz gain, ingurumena zainduz, basoberritzea sustatzen lagunduko dugu. Dena ez da lana izango, jardueraren amaieran hamaiketako zoragarri bat izango baitugu, indarrak hartu eta kontuak esateko. Zatoz denon etorkizuna landatzera!
Gizakiaren eraginez hareagotu den klima-aldaketara moldatzea ezinbestekoa da. Esparru ezberdinetatik landu badaiteke ere, biodibertsitatea eta basogintzaren eredutik badago zeregina. Hori dela-eta, zer hobeagorik landaketa herrikoi bat baino? Etorkizunera begirako herrigintza-ariketa arduratsua da Zuhaitz Eguna, ingurune iraunkorragoak sortzen lagunduz. Gainera, zuhaitz-espezie ezberdinak landatuko ditugu, hauek ezagutu, dituzten onurak barneratu eta nola zaindu ikasiko dugu.
Esperientzia dibertigarria eta hezitzailea izateaz gain, ardura eta talde-lana pizteko modu bat ere bada. Honakoa baliatuz, amaieran hamaiketakoa egingo dugu.
Pertsona, familia edo lagunarte, ongi etorri Zuhaitz Eguna ospatzera!
Gurekin harremanetan jarri eta gure taldeak ahalik eta lasterren argituko ditu zure zalantzak
Partekatu jarduera hau: