
Ekoizpen eta kontsumo arduratsua
Familiak
6 urtetik aurrera
Elebiduna
2 ordua
11:00 - 13:00
29 Martxoak, 2026
Esperientzia hau aukera ezin hobea da adibide praktiko bat ikasteko: nola hasi gure ingurumen-inpaktua murrizten, planeta babesten laguntzeko alternatiba biodegradagarrien erabilera sustatuz. Kasu honetan erle papera egingo dugu, besteak beste askarietako ogitartekoak modu arduratsuagoan biltzeko balioko diguna.
ZIRKULATU esperientzien helburua da ekonomia zirkularra beren egunerokotasunean sartu nahi duten familia guztiei prestakuntza dibertigarria ematea eta tresna praktikoak ematea. Gure ingurumen-inpaktua gutxitzea eta baliabideen kudeaketa eraginkorra egitea da gure bizitzetan jasangarritasuna sustatzeko oinarria, eta Ekoetxea Saretik bide hori egiten lagundu nahi dizugu.
Aluminiozko papera oso erabilia da egunerokotasunean. Etxeko erabilera ohikoenak ogitartekoak biltzeko, sukaldean gauzak estaltzeko edo hozkailuan elikagaiak gordetzeko dira. Baina ba al dakizu zenbat denbora behar duen degradatzeko? oro har, 10 urte arte iraun dezake. Esperientzia honetan erle-papera nola egin erakutsiko dizuegu. Aukera hori etxera eraman dezakezue nahi beste aldiz erabiltzeko eta, horrela, etxean sortzen dituzun hondakinak murrizteko.
Gurekin harremanetan jarri eta gure taldeak ahalik eta lasterren argituko ditu zure zalantzak
Partekatu jarduera hau: