
Agua limpia y saneamiento
Familias
A partir de 5 años
Euskera
1 ordu
11:00 - 12:00
22 Martxoak, 2026
Familiartean uraren sekretuak ezagutzeko bidaia magikoa. Hodei magoak zientzia ikuskizun bihurtzen du, ilusioaren eta esperimentazioaren bidez gure planetako elementurik garrantzitsuena esploratuz. Dibertsioa, ikaskuntza eta sorpresak bermatuta.
Urari buruz dena zenekiela uste al zenuen?
Denok ezagutzen dugun uraren zikloaren teoriatik haratago, bizitza ematen digun elementuaren magian murgiltzera gonbidatzen gaitu familia-esperientzia honek. Zentzumenen, esperimentazioaren eta harriduraren bidez, gure planetako baliabide baliotsuenarenn sekretuak aztertuko ditugu.
Hodei Magoak bere hezkuntza-ikuskizunean, magia ezagutzaren ateak irekitzen dituen giltza erakutsiko digu. Ilusioz, umorez eta trikimailu harrigarriz, haurrek eta helduek ikastea liluragarria bezain dibertigarria izan daitekeela ikasiko dute.
Zer aurkituko duzu?
– Zuzeneko esperimentu harrigarriak
– Familia osoaren parte-hartze aktiboa
– Uraren zaintzari buruzko kontzientzia
– Barreak, sorpresak eta une harrigarriak
Urak liburu bateko datu bat izatea baino gehiago merezi duelako.
Leku mugatuak!
Gurekin harremanetan jarri eta gure taldeak ahalik eta lasterren argituko ditu zure zalantzak
Partekatu jarduera hau: