Lehorreko ekosistemako bizitza
Haurrak (12ra arte)
Euskera
4 ordu
9:30 - 13:30
7 Uztailak, 2025
Uztailaren 7tik 11ra
Uztailaren 14tik 18ra
Uztailaren 21etik 24ra
Abuztuaren 4tik 8ra
Abuztuaren 18tik 22ra
Abuztuaren 25etik 29ra
Uda ate joka dugu eta abenturak zain ditugu Txingudi Udalekuan! Gustatuko al litzaizueke zuen seme-alabek padurako ekosistema hurbiletik ezagutu, aire zabalean ondo pasa eta ingurumena zaintzearen garrantziaz ikastea? Eta guzti hori, lagun berriak egiten dituzten bitartean!
Baina hori ez da guztia: abentura zirraragarri honetan. bakoitzak bere rola zein izango den erabakiko du Esploratzaile bihurtuko da? Babesle? Ekintzailea akaso? Edota, hiru erronkak bere gain hartuko ditu? Azken erabakia berea izango da…!
Natura, ikaskuntza eta dibertsioa… Dena udaleku berean! Galdu egingo duzue?
Zer aurkituko dute?
– Ekosistemaren esplorazioa: Padurako sekretuak ezagutu eta natura babesten ikasiko dute.
– Garapen pertsonala eta soziala: Talde-lana, lankidetza eta arduraren balioak joko eta dinamika aktiboak erabiliz.
– Lagun berriak eta oroitzapen ahaztezinak: Elkarrekin partekatzeko, ikasteko eta gozatzeko esperientzia paregabea.
* IZEN EMATEAK Gehienez 3 txanda parte-hartzaile bakoitzeko, txanda bera errepikatu gabe.
✅ ADINA: 7-12 urte (2013-2018 biak barne)
✅ TXANDAK
GURASOENTZAT OHAR GARRANTZITSUA!
-Ziurtatu zure seme-alabak arropa erosoa eta oinetako egokiak ekartzen dituela aire zabaleko jardueretarako.
-Funtsezkoa da motxilan edaria eta hamaiketakoa eramatea.
-Ez ahaztu eguzkitako krema eta eltxoen uxatzailea sartzen.
-Gogorarazi iezaiozu ingurumena errespetatzeak eta parkean zaborrik ez uzteak duen garrantzia.
Gurekin harremanetan jarri eta gure taldeak ahalik eta lasterren argituko ditu zure zalantzak
Partekatu jarduera hau:
Ekoetxea, Euskadiko Ingurumen Zentroen Sarea, Eusko Jaurlaritzak kudeatzen du, Ihobe sozietate publikoaren bitartez.