Toxikorik gabeko etxeak: Ur garbiaren aldeko garbiketa naturala

15. GJH

Ur garbia eta saneamendua

Toxikorik gabeko etxeak: Ur garbiaren aldeko garbiketa naturala

Publikoa

Helduak

Gitxieneko adina

25 urtetik aurrera

Hizkuntza

Elebiduna

Iraupena

2 ordua

Ordutegia

16:00 - 18:00

Data

22 Martxoak, 2026

Ospatu gurekin 2026ko Uraren Munduko Eguna zure etxean substantzia toxikoak murrizteko eta uraren erabilera osasungarriagoa eta bidezkoagoa errazteko. Esperientzia honekin garbitasun naturaleko produktu bat egiten ikasiko duzu, zure etxearekin eta planetarekin errespetuz jokatuz. Eguneroko kontsumoa eraldatzeko eta berdintasunerako funtsezko baliabide bat zaintzeko esperientzia.

2026ko Uraren Munduko Egunak «Ura isurtzen den lekuan, berdintasuna hazten da» lelopean jardutera gonbidatzen gaitu, eta gogorarazten digu ur garbi eta segurua lortzea funtsezkoa dela osasunerako, justizia sozialerako eta ingurumen-iraunkortasunerako. Babesteko modurik errazenetako bat gure etxeetan bertan hasten da.

Ba al zenekien ohiko garbiketa-produktu askok gure ibai, itsaso eta lurpeko uretan amaitzen duten kimikoak dituztela, ekosistemei eraginez eta kalitatezko ura eskuratzeko desberdintasuna areagotuz? Tailer honetan alternatiba natural eta eraginkorrak aurkituko dituzu zure etxeko karga toxikoa murrizteko eta uraren ziklo garbiago batean laguntzeko.

Urratsez urrats, etxeko garbitzaile bat prestatzen ikasiko duzu, osagai errazak, seguruak eta ingurumena errespetatzen dutenak. Gainera, gure kontsumo-erabakiekin bidezkoagoa den eredu baten alde nola egin dezakegun aztertuko dugu, ura pertsona guztientzako baliabide erabilgarri eta osasungarria izan dadin.

Zer aurkituko duzu?
– Etxerako garbiketa naturaleko produktu baten formulazio praktikoa.
– Osagai sinple eta seguruak, aurkitzeko errazak eta ingurumen-inpaktu txikikoak.
– Zure egunerokotasunean toxikoak murrizteko eta uraren kalitatea babesteko gakoak.
– Espazio parte-hartzailea, hurbila eta ezagutza eta ohitura arduratsuak partekatzera bideratua.

Eta gure etxean sartzen dena aldatzeak handik kanpo gertatzen dena ere aldatuko balu? Toxikorik gabe bizitzea eta uraren bidezko  eskuragarritasuna izateak ez luke pribilegioa izan behar, oinarrizko zerbait baizik.

Zure zain gaude!

Zentroa

Zalantzaren bat?

Gurekin harremanetan jarri eta gure taldeak ahalik eta lasterren argituko ditu zure zalantzak

Partekatu jarduera hau:

Harpidetu zaitez gure Newsletterrera Ekoetxearen nobedade guztien berri izateko
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.