Sortu zure xaboia

GHI. 11

Industria, berrikuntza eta azpiegitura

Sortu zure xaboia

Publikoa

Familiak (8 urtetik aurrera)

Hizkuntza

Elebiduna

Iraupena

2 ordu

Ordutegia

10:30 - 12:30

Data

18 Urtarrilak, 2026

Aspertuta etxean hainbeste garbiketa-produktu edukitzeaz? Sinplifikatu zure egunerokoa eta ikusiko duzu nola sor daitekeen erabilera askotako xaboi bat: platerak, arropa, lurzorua…garbitzeko. Gainera, ohiko garbiketa-produktuek gure osasunean eta ingurumenean nola eragiten duten ikasiko dugu esperientzia honetan. Ezagutu alternatiba naturalak eta sortu zure xaboi ekologikoak zure etxea eta zeure burua zaintzeko. Esperientzia ezin hobea beren etxea gune osasungarri eta jasangarriago batean eraldatu nahi dutenentzat. Prestatu zaitez ikasketaz eta sormenez betetako familia goiz baterako!

Ba al zenekien etxeko garbiketa-produktu asko kaltegarriak izan daitezkeela zure osasunerako eta ingurumenerako? Esperientzia honetan, produktu kimikoek gure eguneroko bizitzan dituzten eraginei buruz ikasiko dugu, baita gure garbiketa-ohituretan aldaketa esanguratsu bat egiteko moduari buruz ere.

Esperientzia praktiko honetan, Aiora Urbietak gure xaboi ekologikoak sortzen lagunduko digu, erabilitako olioa bezalako osagai naturalak erabiliz. Gainera, etxeko alternatibak eta ingurumena errespetatzen dutenak aztertuko ditugu, gure etxea garbi eta substantzia kaltegarririk gabe mantentzeko.

Ez galdu esperientzia paregabe hau! Elkarrekin modu osasungarriagoan eta jasangarriagoan bizitzen ikasiko dugu, gure etxea leku garbiago, naturalago eta kimikorik gabea bihurtuz.

Zalantzaren bat?

Gurekin harremanetan jarri eta gure taldeak ahalik eta lasterren argituko ditu zure zalantzak

Partekatu jarduera hau:

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.