
Ekoizpen eta kontsumo arduratsua
Helduak
18 urtetik gorakoentzat
Euskera
2 ordua
10:30 - 12:30
18 Apirilak, 2026
Ezagutzen ote ditugu sendabelarren berezitasunak? Gure baratzeetan barazkiak ekoizteko ohitura handia dugu, baina sendabelarrek ere badute tokia hemen. Zein diren ikusi, nola erabili eta zaindu ditzakegun ikasi nahi? Aukera paregabea duzu esperientzia honetan!
Esperientzia honetan, sendabelarrak non eta nola ekoiztu ditzakegun ikasiko dugu, identifikatu egingo ditugu eta horien erabilera praktikoan sakonduko dugu. Esperientzia honen helburua, aipatuko ditugun sendabelarren ezaugarriak ezagutzea eta lur eremu batean kokatzea da, autonomiaren bidea sakonduz. Garbiñe Larrea izango dugu bidelagun, ‘Sendabelar baratzea’ liburuaren egile eta naturopata ezaguna.
Gurekin harremanetan jarri eta gure taldeak ahalik eta lasterren argituko ditu zure zalantzak
Partekatu jarduera hau: