“Plaiaundi hondakinik gabe” – Hondakinen Prebentziorako Europako Astea

GJH. 13

Klimaren aldeko ekintza

“Plaiaundi hondakinik gabe” – Hondakinen Prebentziorako Europako Astea

Jarduera mota

Bisita gidatuak

Publikoa

Familiak (6 urtetik aurrera)

Iraupena

4 ordu

Hizkuntza

Elebiduna

Data

16 Azaroak, 2024

Anima zaitez gure inguruko garbiketan parte hartzera: Plaiaundi. Erreparatu al diozu naturan botatzen edo uzten den hondakin kopuruari eta horrek dakarren inpaktuari? Bat egin esperientzia honekin, konponbidetik abiatu eta babestu gure etorkizuna. Lagunduko diguzu?

Ekopatruilak Irun elkartearen eskutik eta Recicla-Birziklatu-ren laguntzarekin, Ekoetxea Txingudin Plaiaundiko parkearen ingurua garbituko dugu. Irungo erdigunetik minutu gutxira dagoen naturgune hau, Txingudiko paduretako zati dena, ezin hobea da naturaz gozatzeko, aire garbia arnasteko eta energia kargatzeko, baina, zoritxarrez, hondakinak ere aurki ditzakegu bertan.

Ingurune naturaletan utzitako hondakinek substantzia toxikoak askatzen dituzte, lurzorua, ura edo airea kutsa dezaketenak eta izaki bizidun guztiei eragin diezaieketenak. Gainera, paisaiak degradatzen dituzte eta betiko kutsatuta geratzen diren paraje askoren estetika hondatzen dute, gure inguruneko osasunari eta gureari eraginez.

Bat egin eta ekintzara pasatzeko unea da. Zeren zain zaude?

  • Ekarri arropa erosoa (galtza luzeak: sasi eta ortigadun gunea) eta mendiko oinetakoak.
  • Eskularruak eta zabor-poltsak antolakuntzatik emango ditugu.
  • Ez ahaztu ura, baina saihestu, ahal den neurrian, plastikozko ontziak.
  • Janari arina ekar dezakezu, ahal dela plastikozko bilgarririk gabe.

Zure zain gaude!

Zalantzaren bat?

Gurekin harremanetan jarri eta gure taldeak ahalik eta lasterren argituko ditu zure zalantzak

Partekatu jarduera hau: