
Ekoizpen eta kontsumo arduratsua
Gazteak eta pertsona helduak
12 urtetik gorakoentzat
Gaztelera
4 ordu
10:00 - 14:00
11 Apirilak, 2026
11 de abril
Bi egun ezberdinetan zatitutako jarduera honetan (beharrezkoa delarik bietara etortzea apirilak 11 eta 12) pintura naturalak egingo ditugu, pintura polimeriko edo industrialen hautabide bezala erabiltzeko. Saioan zehar, nahasketak jatorri naturaleko materialekin prestatuko ditugu, proportzioak eta testurak landuz pintura lortu arte. Prozesuan zehar, haren ezaugarriak ezagutuko ditugu, hala nola transpirazioa ahalbidetzeko gaitasuna eta propietate mikrobizidak. Haren aplikazio praktikoa aztertuko dugu modu sortzailean hainbat euskarritan, testura eta efektu desberdinak esperimentatzeko.
Bi egun ezberdinetan zatitutako jarduera honetan (beharrezkoa delarik bietara etortzea apirilak 11 eta 12) pintura naturalak egiteko prozesuan oinarrituko gara, pintura polimerikoen edo industrialen alternatiba gisa. Saioa jatorri naturaleko materialetatik (pigmentu mineralak, lurzoru mota, karea…) abiatuta nahasketak prestatzeari buruzkoa izango da, erabiltzeko prest dagoen pintura bat lortzeko beharrezkoak diren urratsei jarraituz.
Proportzioak landu, osagaiak konbinatu eta testura doituko dugu trinkotasun egokia lortu arte. Prozesuan zehar, pintura-mota horien ezaugarriak azalduko dira; besteak beste, gainazalen transpirazioa errazteko gaitasuna, hezetasuna kanporatzea erraztuz, eta propietate mikrobizidak, beste aukera konbentzional batzuekin alderatuta.
Jarduera modu praktikoan eta sortzailean garatzen da, elaborazioaren fase guztietan parte hartuz, materialen prestaketatik hasi eta pinturaren azken lorpeneraino
eta testuren eta efektuen aniztasuna nolakoa den ikusiko dugu euskarri ezberdinetan aplikatuz.
Gurekin harremanetan jarri eta gure taldeak ahalik eta lasterren argituko ditu zure zalantzak
Partekatu jarduera hau:
Aukeratu harremanetan jarri gura dozun Ekoetxea eta bialdu mezu bat. Lehenbailehen jarriko gara zugaz harremanetan.