Moda Jasangarria: Ehun-Konponketa

GJH. 12

Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak

Moda Jasangarria: Ehun-Konponketa

Jarduera mota

Tailerra

Publikoa

Gazte eta helduak

Iraupena

2 ordu

Hizkuntza

Elebiduna

Data

7 Abenduak, 2024

Ikasi ezazu jada erabiltzen ez dituzun arropa horiek konpontzen bizitza berri bat emateko. Batu zaitez moda jasangarrira!

Ehungintzaren industria munduko kutsakorrenetako bat da, ur kontsumo handiak eta kutsadura isurketa larriak sortzen dituelarik. Arazo hau larriagoa da “Fast fashion” delakoaren kasuan. Baina… Ba al dauka konponbiderik? Erantzuna erreza da: bai, badauka, eta zure esku dago. Esperientzia honen bidez, Estudio Bokashi-ko moda jasangarriko adituen eskutik, gure arroparen bizitza luzatzen ikasiko dugu: hauek konponduz, birdiseinatuz eta behar bezala zaintzen ikasiz. Egin dezagun gure moda kontsumoa benetan jasangarri!

Zalantzaren bat?

Gurekin harremanetan jarri eta gure taldeak ahalik eta lasterren argituko ditu zure zalantzak

Partekatu jarduera hau: